Lente hauek zulo txiki batetik irteten den likidoak airearekin kontaktuan duen gainazalaren bitartez eratzen dira. Gainazal honen kurbadura erradioa aldakorra izatea lor daiteke likidoaren barneko presioa aldatuz. Lente hauek aurkezten dituzten abantailak garbiak dira:
- Beraien egituran ez dituzte inongo zati mekanikorik erabiltzen
- Ohiko lenteak baino askoz txikiagoak dira
- Beraien foku distantzia prezisio handiz alda daiteke.
Saman Dharmatilleke eta bere kideek orain arte bi lente mota sortu dituzte metodo hau jarraituz: bi-ganbilak (lentearen bi dioptrioen kurbadura aldakorra da) eta "lau-ganbilak" (dioptrioetako bat laua bada). Aditzera eman dutenez lente hauek prezisio handiko eta neurri txikiko sistema optikoetan erabiliko dira, hala nola, webcam-ak, kameradun sakeleko telefonoetan, medikuntzan erabiliko diren endoskopio eta mikroskopioetan…
Informazio gehiago: Physicsweb