Author Archive

  • Higidura harmoniko sinplearen deskribapen analitikoa

    Iraila 18, 2006

    Iazko ikasturtean oinarrizko higidura multzo baten azterketa egin ondoren (higidura zuzenak eta zirkularrak, uniformeak eta azeleratuak), aurten naturan hain arruntak diren higidura oszilakorren azterketa egingo dugu. Oszilazio guztien artean azterketa errazena Higidura Harmoniko Sinplearena (HHS aurrerantzean) da. Fisikak naturako fenomenoen behaketaz gain hauen formulazio matematikotaz ere arduratzen denez hori izango da jarraian agertzen ahaleginduko garena. [...]

  • Fenomeno periodikoak

    Iraila 18, 2006

    Fisikan gertaera edo fenomeno periodikoak maiz agertzen dira; zenbait higidura aldi-aldian gertatzen dira behin eta berriz (horixe da, esaterako, Ilargiak Lurraren inguruan egiten duen higidurarekin, eztanda motorraren barruko pistoiaren higidurarekin, pendulu baten higidurarekin edo malguki baten higidurarekin gertatzen dena). Hala ere, ez dute sistema mekanikoek bakarrik oszilatzen. Naturan gertatzen dira mekanikoak ez diren oszilazioak ere. [...]

  • Erreferentzi sistema inertzialak

    Iraila 15, 2006

    Erreferentzi Sistema. Higidura Mekanika fisikaren arlo nagusietako bat da. Bertan gorputzen higidura mota desberdinak aztertzen dira, oreka egoerak edota higidura horiek sortzen dituzten indarrak eta energia, maila mikroskopiko (atomo, molekula, ioi…) nahiz makroskopiokoan gertatzen diren gorputzen erlazionatutakoa. Mekanikaren zati garrantzitsuenetako bat ZINEMATIKA da. Bere helburua gorputzen higiduraren azterketa da, berau definitzen duten magnitude intrintsekoak behatuz, [...]

  • Ikastolako bilera

    Iraila 13, 2006

    Hau izango da ikastolan izango dugun lehen bilera. Gai zerrenda: Harrera Ikasturte hasierako planifikazioa Lan pertsonala Norberak lekarkeena

  • Kalseekin hasi

    Iraila 12, 2006

    Aurkezpen ofizialaren ondoren, gaur ohiko klaseekin hasiko gara.

  • Aurkezpen eguna

    Iraila 11, 2006

    Materiala ekarri. USB memoria ere

  • Ikasturte hasiera ikasleentzat

    Iraila 11, 2006

    Bukatu dira oporrak. Has gaitezen, beraz, lanean neska-mutilak!!!!

  • Ikasturte hasiera

    Iraila 1, 2006

    Irailaren 1ean hasiko gara berriro ere lanean. Aprobetxatu geratzen zaiguna!

  • Ilusio optikoa ala fisika?

    Maiatza 13, 2006

    Beno, jada gutxi falta da azterketekin amaitzeko. Azken egunotako sintonian jarraituz hona hemen gure Albert maitearen inguruko bideo interesgarria. Konturatzen al zarete Einsteinek bistarekin jarraitzen gaituela edonora mugituta ere?. Ilusio optikoa ala fisika? Horrelakoak gustukoak badituzue webgune honetan disfrutatzeko aukera izango duzue. Beno, besterik ez. Eman gogor ia bukatu dela ikasturtea eta!!!!

  • Blue and red marbles

    Maiatza 5, 2006

    Jadanik ikasturtea amaitu dugu; urteko bildurrak, ilusioak, esperantzak… pasa dira. Alea jacta est. Datorren astean azterketak hasiko dira eta orduan beste motatako buruhasteak izango ditugu irakasleok. Ikasle nahiz irakasleontzat egun gogorrak izaten dira hauek. Horregatik, tentsioa gainetik kendu nahiean, argazki eta bideo bilduma polit bat jartzea otu zait. Eremu grabitatorioa aztertu genuenean etengabe aritu ginen [...]

15 orrietatik 10a« Lehena...89101112...Azkena »

 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org