Aurreko kasuan bezala, korronte zirkular bakoitza bere eremua sortzen duen korronte lerrozuzeneko elementuez eratuta dagoela suposa dezakegu. Irudiko espirako (R erradioduna) O zentroan dagoen indukzio magnetikoa kalkulatuko dugu; espiratik I intentsitateko korronteak zirkulatzen duela izan behar dugu kontutan. Horretarako, espira korronte elementu infinituek osatzen dutela joko dugu. Laplacen bigarren legea aplikatuz: Espiraren zentroan agertzen den [...]
Marrazki ospetsua orain hiru dimentsiotan ikusteko aukera daukazu.
Demagun orain eroale zuzen eta mugagabea dugula eta bertatik I intentsitateko korronteak zirkulatzen duela. Korronte lerrozuzen honek, eroaletik urrunduta dagoen P puntuan sortzen duen indukzioa zein den kalkulatuko dugu. Horretarako, har dezagun I korronte intentsitateak igarotzen duen eroale baten luzerako zati elementala (bere norabidea eta norantza korronte elektrikoarena delarik). Elementu honetan dagoen karga infinitesimala (dq) [...]
Amperek eta Laplacek, esperimentalki frogatu ahal izan zuten, karga higikor puntualak puntu batean sortzen duen eremu magnetikoa kalkulatzeko bidea ematen digun adierazpena. Karga higikorrak sortutako eremu magnetikoa ondorengo faktoreen menpekoa zela ikusi zuten: Higitzen den q kargaren balioaren menpekoa. Karga honek daraman abiadurarekiko menpekoa. Kargaren abiadura bektoreak eta kargatik espazioko P puntu bateraino dagoen posizio [...]
1819an Hans Oersted fisikari daniarrak korronte elektrikoak imanak dituen propietateen antzekoak dauzkala erakutsi zuen eta propietate horiek dira, hain zuzen ere, hainbat aplikazio elektrikotan erabiltzen direnak. Voltak aurkitutako korronte elektrikoa zer zen azaltzen zegoela klasean, Oerstedek, konturatu gabe, korrontea zirkulatzen zeukan eroale batera hurbildu zuen iparrorratza eta orratz imanduaren norabidea aldatu egin zela ikusi zuen. [...]
Masa batek eremu grabitatorioa sortzen duen bezala eta geldirik dagoen karga elektriko batek eremu elektrikoa, iman batek inguratzen duen eskualdea “perturbatzen” du, EREMU MAGNETIKO bat sortuz. Eremu hau indar eragileak probazko agenteen aurrean egote soilarekin nabari daiteke, hala nola, burdin txirbilak, orratz imantatuak, korronte elektrikoak, etab. Eremu bat zehazki definituta utzi nahi badugu, jadanik badakigu [...]
Magnetismoaren jatorria antzinakoa da, baita bere aplikazioetariko batzuk ere. Grezia klasikoan jadanik magnetita bezalako zenbait substantzia ezagunak ziren. Magnetita lehen aldiz Magnesia herrian aurkitutako minerala da eta oinarrian burdin oxido bat da (Fe3O4). Substantzia honek burdina erakartzeko ahalmena dute. Hau dela eta, IMAN NATURALAK bezala ezagutzen dira. Geroago, beste substantzia batzuek, altzairuaren kasua, iman naturalaz [...]
Azken egun hauetan askotan hitzegin dugu infinitoaren inguruan. Baino, garbi al daukagu zertaz ari garen infinito hitza erabiltzen dugunean?. Ea artikulu honek gauzak argitzen dizkizuen.
Denbora gelditu nahi baduzue hemen azaltzen dizue nola. Proba ezazu!
XX. mendearen hasieran Ernest Solvay industriari eta filantropo belgiarrak, bere dirutzaren zati bat munduko zientzilari ospetsuenak elkartu eta konferentziak antolatzen gastatu zituen. Antolatu zituen guztien artean ospetsuena 1927. urtean Bruselas-en ospatu zena izan zen. Bertan, garai hartako (eta historia osoko, erantsiko nioke nik) fisikari handienak elkartu ziren, 29 guztira. Horietatik hamazazpik Nobel saria lortzea heldu [...]