Author Archive

  • Lagundu Albert, arraina bat naiz!!

    Otsaila 12, 2006

    Hona hemen Albert Einstein. Bai, bai.. horrela da. Irudian ikusi duzuen urrezko arrain honek Albert Einstein izena du eta, webgunean diotenez, munduko arrainik azkarrena omen da. Baina, noiztik etxekotu daiteke bada arrain bat?

  • Argiaren izaera duala

    Otsaila 10, 2006

    Argiaren izaera dualaren inguruko artikulu interesgarria

  • Foku distantzia aldakorreko lente likidoak aurkitu dituzte

    Otsaila 6, 2006

    Lente hauek zulo txiki batetik irteten den likidoak airearekin kontaktuan duen gainazalaren bitartez eratzen dira. Gainazal honen kurbadura erradioa aldakorra izatea lor daiteke likidoaren barneko presioa aldatuz. Lente hauek aurkezten dituzten abantailak garbiak dira: Beraien egituran ez dituzte inongo zati mekanikorik erabiltzen Ohiko lenteak baino askoz txikiagoak dira Beraien foku distantzia prezisio handiz alda daiteke. [...]

  • Pedro Miguel Etxenike berriro saritua

    Urtarrila 26, 2006

    Espainiako Ikerketa Saria jaso du Pedro Miguel Etxenikek eguerdian Madrilen. Golardoa zientzia fisikoen alorrean eman diote.

  • Pluton, planeta ezezaguna

    Urtarrila 17, 2006

    NASAren tripulazio gabeko espazio-ontzi bat aireratuko da gaur eta bederatzi urteko bidaia egingo du Plutonera, eguzki-sisteman oraindik esploratzeke dagoen planeta bakarrera.

  • Aurtengo aurkikuntzen zerrenda

    Urtarrila 11, 2006

    Bukatu zaigu "Annus Mirabilis"-aren mendeurrena ospatzen zen urtea. 1905. urtean izandako aurkikuntzen parekorik aurten bai?. Zuek erabaki

  • Argiaren islapena eta errefrakzioa

    Abendua 19, 2005

      Argiaren izaera ondulatorioa izanik, honek uhinentzat orokorrean ikasitako fenomenoak ere aurkezten ditu, hala nola, islapena, errefrakzioa, polarizazioa eta interferentziak. Argiaren kasurako propietate hauen ondorioak bereziki garrantzitsuak izanik, aztertu ditzagun islapena eta errefrakzio fenomenoak argiarentzat Argiak izaera ezberdineko bi ingurune garden banatzen dituen gainazalera heltzen denean, zati bat islatu eta beste bat errefraktatu egingo da, [...]

  • Einsteinen esaldi ospetsuak

    Abendua 15, 2005

    Hem dituzu Einsteinen aipu ospetsuenen zerrenda bat (ingelesez ). Egia esan ez dut gehiegi inbestigatu honen guztiaren inguruan baina iruditzen zait oso zientzilari gutxik eskaini dituztela hainbeste "perla".

  • Soinu kutsadura

    Abendua 13, 2005

    Egun batzuetan hiri handi batean kalera irtetea desatsegina izan daiteke oso; egun horietan autoek, motorrek, autobusek, mailu pneumatikoek, eta abar, eragozpenak eta nekea sorrarazten dizkigute. Eragozpenak zerk eragiten dizkigun aztertzen badugu, zaratak beste poluzio mota bat sortzen duela ikusiko dugu. Beste hitzetan, populazioaren handiagotzearen, ekoizpen prozesuen mekanizazioaren eta motorrezko ibilgailuen erabilpen masiboen eraginez, inguruneko soinua [...]

  • Ultrasoinuak

    Abendua 13, 2005

    20000 Hz baino maiztasun handiagoa duten presio uhinak dira. 20000 Hz baino maiztasun handiagoa dutenez gure belarriak ez ditu antzematen. Uhin hauen ezaugarri fisikoak hauek dira: anplitude txikikoak izan arren, maiztasun handiak izateak oso energetikoak bihurtzen ditu. Uhin luzera txikia dutenez, ultrasoinuek argi izpien antzera jokatzen dute. Hori horrela izanik, oso sorta estuetan bidal daitezke [...]

15 orrietatik 13a« Lehena...1112131415

 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org