Huygens zunda europarrak Saturnoren Titan ilargi handienaren eta bere atmosferaren lehen ikerketa egitea lortu du.
Paradoxa badirudi ere, aspalditik ari dira zientzialariak iragartzen Europako klima hoztea izan daitekeela berotze globalaren ondorio bat.
Datorren abenduaren 31ko azken minutuak 61 segundu izango ditu. Harrigarria ezta?
Blog hau martxan jarri genuenetik, tarteka tarteka gure ikastolan gertatzen direnen berri zuei helarazten ahalegindu gara, beti ere, gure esperientziak zuen mesedean jartzeko asmoz. Gaurkoa desberdina da. Gaur eguerdian jakinarazi digutenez kalitatearen urrezko Q-a jaso dugu. Harro gaude, ezin dut ukatu: saria baino gehiago bere atzean dagoenarengatik. Hobekuntzarako konpromisoa, taldeko lana, barne antolaketa, proiektu berritzaileei [...]
Europar zientzilari talde batek egindako aurkikuntza honekin, laser bitartez sorturiko anplitude aldakorreko uhin batean transmititzen da informazioa. Sistema honen bitartez informazioaren transmisioa askoz azkarrago emateaz gain (giga bat segunduko) matematikako algoritmoen bitarteko enkriptazioa baina segurtasun maila altuagoa aurkezten du, azken hauek gaur egungo ordenadoreek duten potentziarekin geroz eta errazagoa baita agerian jartzea. Informazio gehiago | [...]
NASA agentzia estatubatuarrak Californian duen Spitzer teleskopioa munduan dagoen handienetarikoa da. Teleskopio honek jasotzen dituen argazkien kalitatea ez da nolanahikoa. Azkenaldi honetan jaso dituen argazkien artean politenetakoak ondorengo bi hauek dira. Bi argazkietan suzko hautsez eratutako mendi ondulatuak ikusten dira; lehenengoa argi infragorriarekin aterata dago eta bigarrena argi arruntarekin. Badirudi laino hauetatik jaiotzen direla izarrak. [...]
Einstein-en bizitzaren inguruan bitxikeri asko entzun ditut baina gaur irakurri dudana atentzioa deitu dit. Badirudi, 1952an Chaim Weizzman Israelgo presidentea hil ondoren Albert Einsteini proposatu ziotela bere lekua hartzea. Badirudi judutarrek 2. Mundu Gerraren ondoren miresmen handia ziotela Alberti. Artikuluan bertan irakur ahal dezakezue ezezkoaren arrazoia eta beste argazki bitxi batzuk.
Kaixo guztioi. Zuetako askok galdetuko zenioten zuen buruari zer ote den "Albiste laburren" izena duen lekuan agertuko dena, denbora luzez hutsik agertu baita gune hori. Bada nire asmoa zera da: atal honetan argitaratuko ditudan albisteak, laburrak izateaz gain , fisikako gaia alde batera utziz, teknologia berriekin zerikusia izango dute. Zuentzat bereziki interesgarriak izan daitezkeen albisteak [...]
Gaur eguerdian sariketa honen berri jaso dut nire posta elektronikoan. Mezuak zera dio: Azaroan egingo den aurtengo Zientzia eta Teknologiaren Astearen barruan, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzako sariketa bat jarri du abian Elhuyar Fundazioak: Teknoskopioa, asmatzaile gazteentzako sariketa. Sariketa horretarako, ingurune adimendunen gaia hartu dugu ardatz. Gehienez lau laguneko taldeek hartu ahal izango dute parte. [...]
Nahiz eta albistea aspaldikoa izan interesgarria iruditu zait gaur honen berri jakinsteinen ematea, batez ere, aitzakia polita izan daitekeelako ikastolako irakasle eta irakasleen artean debatetxo bat sortzeko. Kontua da Britainia Handiko Physic World Magazine aldizkariak, duela hilabete batzuk, inkesta bat pasa zuen bere irakurleen artean historian zehar aurkitu diren 20 ekuazio garrantzitsuenen zerrenda osatzeko. Iritzi [...]