Author Archive

  • Korronte paraleloen arteko elkarrekintza

    Apirila 17, 2007

    Bi korronte paraleloren eta mugagaberen arteko elkarrekintza aztertuko dugu jarraian, kontuan hartuta d distantziara daudela, I1 eta I2 korronteak igarotzen direla eta korronte biak norantza berean higitzen direla. I1-ek I2 eroalearen puntu batean sortutako eremu magnetikoaren indukzioa B1 izango da, berau Biot-Savarten erregelan oinarrituta lor daitekeelarik: Bestalde, eremu magnetiko honek hari eroale zuzen baten gainean [...]

  • Eremu magnetiko uniformearen eragina espira batean. Motore elektrikoa.

    Apirila 15, 2007

    Demagun a eta b dimentsioko espira errektangeluarra indukzioko eremu magnetiko uniformearen barruan dagoela. Gainera eremu magnetikoaren bektoreak eta gainazal bektoreak Ï• angelua osatzen dute. Espiratik I intentsitateko korronte elektrikoak zirkulatzen du. Espiraren alde bakoitza eroale zuzentzat har dezakegu eta, ondorioz, Laplacen legea aplika daiteke. Lortuko ditugun emaitzak ondorengoak dira: Ikusten denez, BC eta DA eroaleetatik [...]

  • Lotutako gorputzak. Tentsioa

    Martxoa 28, 2007

    Automobil batean, motor, transmisio, ardatz eta gurpilek karrozeriara oso sendo lotuta egon behar dute, bestela ezin daitezke batera joan; gauza bera gertatzen da lokomotorea eta berarekin batera daramatzan bagoiekin. Ibilgailu bat atoian eramateko, teinka jartzen den kablea erabiltzen dugu eta kable horrek transmititzen dio ez dabilen automobilari higiarazten dion indarra. Lotuta dauden gorputzek eratzen duten [...]

  • Marruskadura indarra

    Martxoa 23, 2007

    Newton-en lehenengo legeak dioenez, gainean inolako indarrik eragiten ez bada, gorputzek lehendik zeukaten pausaguneko edo higidura zuzeneko egoeran irauten dute. Nolanahi dela, eguneroko esperientzia printzipio horren aurkakoa dela dirudi: adibidez, pilota bat lurretik errotatzen jartzen badugu, denbora baten ondoren gelditu egiten dela ikusiko dugu. Zein da portaera portaera honen arrazoia? Ez ote da Newton-en lehenengo [...]

  • Indar Normala

    Martxoa 23, 2007

    Alboko irudian aldamio baten gainean dagoen igeltsari bat ikusten da. Aldamioak  indarra jasaten du igeltsariaren pisuaren ondorioz. Aldamioak, bere aldetik,  euste indar bat egiten du, aurrekoaren erreakzio bezala. Bi indar bertikalak modulu bera eduki beharko dute. Horrela izango ez balitz, igeltsariak aldamioa puskatu eta erori egingo litzateke (m·g>N) edota, alderantzizko kasuan, igeltsariak gorantz azelerazio bat [...]

  • Lurreko grabitatea. Pisua

    Martxoa 22, 2007

    Gorputz baten pisua eremu grabitatorio baten barnean murgilduta egotearen ondorioz agertzen den indarra da. Lurrak sortzen duen eremuaren kasuan, gorputz orok grabitate izeneko azelerazio baten menpe egoten dira, azelerazioa hori Lurraren zentroarekiko gorputza aurkitzen den distantziaren arabera aldatzen delarik. Halere, eguneroko bizitzan topa ditzakegun egoeretan, gorputzek jasaten dituzten distantzia aldaketak lur-gainazaleriko ez dute apenas eraginik [...]

  • Higidura-kantitatearen kontserbazioa

    Martxoa 7, 2007

    Bilar-jokoan egiazta daitekeenez, nolabaiteko abiaduraz jaurtikiriko bola egiten da, hasieran geldi zegoen bigarren bolarekin talka egin ondoren, bigarren bola hau higitzen hasten den bitartean. Lehenengo bolak bigarrenari eman dio bere higidura-kantitatea. Imajina dezagun higitzen ari diren zenbait gorputzek osaturiko sistema. Gorputz horien higidura-kantitateak honako hauek izango dira: Sistemaren higidura-kantitate totala gorputz guztien higidura-kantitateen batura bektorial [...]

  • Eremuaren intentsitatearen eta potentzialaren arteko erlazioa

    Martxoa 5, 2007

    Aurrean lortu izan den bezala: Adierazpen hori, A-tik B-ra eraman nahi den q kargaren balioarekin zatitzen bada, ondokoa lortzen da: Eta sinplifikatuz: Aurreko adierazpenak edozein karga puntualak edota karga banaketa batek bere inguruan sortzen duen eremuaren intentsitatearen eta potentzial elektrikoaren arteko erlazioa ematen digu. Horrelakoetan eremu elektrikoaren intentsitatearen aldaketa nola ematen den matematikoki kalkulatzea arazo [...]

  • Eremu grabitatorioa eta eremu elektrikoa

    Martxoa 5, 2007

    Eremua eragiten duten gorputzetatik R distantzian sortutako grabitate eremua eta eremu elektrikoa kalkulatzeko bidea ematen diguten espresioak alderatzean: eta zenbait berdintasun eta alde ikusiko ditugu. Besteak beste honako hauek dira: BERDINTASUNAK ALDEAK Biak dira eremu zentralak, izan ere, norabidea puntu bat eta eremua sortzen duen karga edo masa dagoen tokia lotzen dituen lerroarena baita. Biak [...]

  • Bulkada eta higidura kantitatea

    Martxoa 2, 2007

    Pentsa ezazu saio honetan ikusi dugun ibilgailua geldi, pausagunean dagoela. Higitzen hasteko, motorrak sortzen duen indarra gurpilei transmititu behar zaie. Argi dago, beraz, marruskadurak alde batera utziz gero, zenbat eta denbora gehiagoz mantendu motorrak gurpilei ezarriko dien indarra, abiadura handiagoa hartuko duela ibilgailuak. Aurreko adibidean parte hartzen duten fenomenoak modu fisikoan adierazteko, indarraren akzio dinamikoa [...]

15 orrietatik 2a12345...10...Azkena »

 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org