Author Archive

  • Newton-en hirugarren legea edo akzio-erreakzioaren printzipioa

    Otsaila 28, 2007

    Irudiko jauzilariak goranzko bultzada hartu du, tranpolinak egiten dion indarrari esker. Izatez, indar hau aldi berean jauzilariak tranpolinari egiten dion indarraren erreakzio modura agertzen da. Naturan, indar edo akzio ororekin batera horri dagokion erreakzioa agertzen da, hots, indarrak binaka agertzen dira. Baieztapen hori Newton-en hirugarren legean edo akzio-erreakzioaren printzipioan laburbiltzen da. Gorputz batek beste gorputz [...]

  • Newton-en bigarren legea edo dinamikaren funtsezko legea

    Otsaila 26, 2007

    Newton-en lehenengo legeak gorputzean inolako indarrik eragiten ez duenean gertatzen dena azaltzen digu. Baina, zer gertatuko da gorputzean indar erresultante ez-nuluak eragitean? Pausagunean zegoen gorputz bati ondoz ondo indar desberdinak aplikatzean lorturiko emaitzak azaltzen dira alboko taulan. Indar horietako emaitza modura, gorputza higidura zuen uniformeki azeleratuaz desplazatzen da. Ikus sorturiko azelerazioa desberdina dela kasu bakoitzean. [...]

  • Eremu elektrikoaren energia potentziala

    Otsaila 23, 2007

    Aurreko gaian esandakoaren arabera, indar elektrikoa posizioaren araberako indar zentrala denez, indar kontserbakorra izango da eta, ondorioz, eremu elektrikoa EREMU KONTSERBAKORRA dela esan dezakegu. Honen ondorioz, karga bat eremu elektriko baten barruan posizioz aldatu nahi izango bagenu, egin beharreko lana hasierako eta bukaerako posizioen energia potentzial elektrikoen diferentziaren berdina izango da, eremu kontserbakorretan gertatzen ohi [...]

  • Newton-en lehenengo legea edo inertziaren legea

    Otsaila 21, 2007

    Autobusean nahiz trenean goazenean, bada ezpada euskarri bati ondo eutsita joatea komeni dela ederki asko dakigu. Izan ere, autobusa balaztatzean gure gorputza aurrerantz doala badakigu; alegia, gure gorputzak duen jokabidea balaztei eragiterakoan, eragindako indarraren aurka higitzea da. Gauza bera gertatzen zaigu autobusa abiatzen denean. Kasu honetan motorrak aurrerantz egiten duen indarrari oposatzeko joera izaten dugu, [...]

  • Indarrak eta higidura

    Otsaila 21, 2007

    Dakigunez, indarrak gorputzen pausaguneko edo higidurako egoera aldatzeko gai diren ekintzak dira. Unitate didaktiko honetan indarren eta higiduraren arteko erlazioa aztertuko dugu: Gorputzen higiduren eta higidura horiek sortarazten dituzten indarren arteko erlazioa aztertzen duen Fisikaren atalari dinamika deritzo. Isaac Newton izeneko zientzialari ingelesak dinamika arautzen duten funtsezko legeak formulatu zituen. Lege hauei esker gorputz baten [...]

  • Indarrak eta biraketa-higidura

    Otsaila 21, 2007

    Ikasturtearen hasieran ikusi genuen bezala, gorputz zurrunek bi motatako higidurak izan ditzakete: translaziokoa eta ardatz baten inguruko biraketakoa. Horrela, solido zurrunen edozein higidura translazio eta biraketa-higiduren konposizio modura kontsidera daiteke. Honen adibideak dira gurpil baten errodadura higidura edota torloju baten higidura. Indar momentua Puntu batetik pasatzen den ardatz baten inguruko biraketa sortaraziko duen indar baten [...]

  • Eremu elektrikoa

    Otsaila 16, 2007

    Ikusia dugunez, gorputz kargatuek indar elektrikoak jasaten dituzte gorputzen masek indar grabitatorioak jasaten dituzten bezala. Gorputz baten inguruan eremu grabitatorioa sortzen den bezalaxe, gorputz kargatu baten eremu elektriko bat sortzen da, bere eragina distantzi indarren bidez azaltzen duena. Espazioalde batean kokaturiko karga elektrikoak berau inguratzen duen espazioa “aztoratzen” du, bere inguruan indar eremu bat sortuz, [...]

  • Indar elektrikoa. Coulomb-en legea

    Otsaila 16, 2007

    Elektrizitatez kargatuta eta geldi dauden bi gorputzek euren artean egiten duten elkarrekintzazko indar elektrikoa Charles Augustin de Coulomb (1736-1806) fisikari frantsesak neurtu zuen lehenengoz 1785. urtean, horretarako tortsio balantza bat erabiliz. Coulomb-ek frogatu zuenez, karga biren arteko erakarpen edo alderapen indarra bi karga horien balio absolutuaren eta haien arteko distantziaren araberakoa da. Horrela atera zuen [...]

  • Elektrizazio fenomenoak eta karga elektrikoa

    Otsaila 15, 2007

    Indar elektrikoak gure eguneroko eginkizunetan era zuzen edo zeharkakoan ageri dira; argia pizten dugunean, janariak kontserbatzeko hozkailua erabiltzen dugunean edota motorra elektrikoak erabiltzen dituzten garraioetan bidaiatzen dugunean. Bestalde, indar elektrikoak fenomeno natural ugariren arduradunak izaten dira ere, hala nola, borragoma baten elastikotasuna edota olioaren biskositatea. Gure gorputzaren metabolismoan ematen diren prozesu kimikoak ere indar elektrikoen [...]

  • Indar sistema baten erresultantea

    Urtarrila 31, 2007

    Azpiko irudian bi txakurrek eginiko  eta  indarrez herrestan eramandako lera bat ikus dezakegu. Sorturiko efektua,  indarra egingo lukeen txakur bakar batek sortuko lukeenaren baliokidea da. Indar hori beste bien batura bektoriala da eta indar erresultantea deritzogu, edo huts-hutsean, erresultantea. Gorputz baten gainean eragiten ari den indar-sistema baten erresultantea, , sistemako indar guztien batura bektoriala da. [...]

15 orrietatik 3a12345...10...Azkena »

 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org