Author Archive

  • Indarren izaera bektoriala

    Urtarrila 31, 2007

    Mahai gainean geldi dagoen gorputzaren gainean gorputz hori higitzeko besteko intentsitatea duen indar bat ezartzen baduzu, gorputza indarra ezartzen dugun norabide eta noranzko berean higituko da. Beraz, ateratzen dugun ondorioa da indarra magnitude bektorial bat dela eta bektoreen bitartez adierazi daitekeela. Horrela, gorputz baten gainean indar batek eragingo duen efektua, indarra aplikatzen deneko puntuaren, bere [...]

  • Indarren izaera

    Urtarrila 31, 2007

    HIGIDURAREN IKUSPEGITIK Orain arteko gorputzen higiduraren azterketak ahalbidetu egin digu higidura-mota desberdinak arautzen dituzten legeak formulatzea. Hala ere, mota honetako galderak erantzunik gabe geratu dira oraindik: zergatik higitzen dira gorputzak?, zergatik gelditzen dira?, zergatik aritzen dira biraka? Etab. Altzari bat bultzaka higiarazten, baloi bat gelditzen, malguki bat luzarazten edo buztin zatia moldeatzen dugunean, indar bat [...]

  • Planeta eta sateliteen higidura

    Urtarrila 26, 2007

    Gaur egun, jadanik, inor ez da harritzen Ilargi berriak bailitzan, Lurraren inguruan orbita eliptikoetan (zirkularrak kontsidera daitezkeenak) biratzen duten satelite artifizialen agerpenaz. Satelite hauek, batzuek helburu baketsuak dituztenak (ikerketa, komunikazioak,…) eta beste batzuek belikoak, 30.000 km/h-ko inguruko abiadurarekin biratzen dute Lurraren inguruan. Baina, sateliteak orbitan ipintzea ez da izan azken urte hauetako arazoa bakarrik. Jadanik, [...]

  • Energia potentzial grabitatorioa

    Urtarrila 25, 2007

    Orain arte ikusi dugunaren arabera, eremu grabitatorioan aurkitzen den m masako gorputz baten gainean indar bat agertzen da, berau, gorputzak duen posizioaren araberakoa izanik. Honen arabera, partikularen posizioa aldatzerakoan, eremuko indar horrek lan bat egingo du adierazpenak emango diguna. Bestalde, indar grabitatorioa indar zentrala da, bere norabidea beti eremua sortzen duen masaren zentrora zuzenduta dago. [...]

  • Eremu grabitatorioa: indar eremua

    Urtarrila 22, 2007

    Newtonen ikerketek astronomiaren alorrean Grabitazio Unibertsalaren Legea postulatzea eraman zuten. Honen bitartez, Lurraren (edo beste edozein planetaren) gainean gorputzen erorketa edota planeten higidura nola ematen den esplikatzen zuen. Hala ere, ezagutza zientifikoarentzat hain garrantzitsuak ziren ekarpen hauek arazo bat suposatzen zuten: nola eragiten du grabitatearen indarrak elkar ukitzen ez diren gorputzen artean?. Behatutako edota esperimentalki [...]

  • Higidura parabolikoa

    Urtarrila 18, 2007

    Higidura parabolikoa sortzen da gorputz bat lurretik hasierako v0 abiaduraz eta horizontalarekin θ angelua osatzen duen norabide batez botatzen dugunean eta jaurti ondoren, gorputza aske gelditzen denean. Hasieran gorputza jaurtitzen dugun norabidean abiatuko da, baina bere pisuaren eraginez ibilbidea aldatu eta azkenerako erori egingo da. Higidura hori aztertzeko, aireak higidurari egiten dion marruskadura indarra nulua [...]

  • Grabitazio unibertsalaren legea

    Urtarrila 15, 2007

    Unibertsoaren eredu heliozentrikoa onartzen bada, Keplerren legeek esanahi zinematikoa baizik ez dute: planeten higidurak deskribatzen dituzte soilik, baina ez dute sortarazten duen arrazoia azaltzen. Newton-ek emandako GRABITAZIO UNIBERTSALAREN LEGEAren bitartez, Keplerren legeei esanahi dinamikoa gehitzen zaie, higidura hauen kausa bezala indar kontzeptua barneratuz. Dinamikaren bere legeak aplikatuz eta Keplerren legeak kontutan harturik, Newton-ek frogatu ahal [...]

  • Keplerren legeak

    Urtarrila 15, 2007

    Keplerrek, Tycho Brahe astronomo daniarrak lortutako emaitzak erabili zituen planetek Eguzkiaren inguruko higiduran duten portaera arautzen duten erregela edo legeak aurkitzeko, hauek Newtonentzat bere grabitazio unibertsalaren teoria lantzeko oinarri izan zirelarik. Keplerren legeak Eguzki-Sistemari aplikatzen zaizkio, Eguzkia eta planetak puntualak direla kontsideratuz, hau da, euren arteko distantzia askoz handiagoak direla beren tamainak baino, eta Eguzkia [...]

  • Grabitazioari buruzko lehenengo ideiak

    Urtarrila 15, 2007

    HISTORIAURREKO LEHEN URRATSAK Zerua bera eta zeruko gorputzen higidurak (batez ere, Ilargiarenak, Eguzkiarenak eta planetenak) historiaurreko garaietatik liluratu ditu gizakiak. Zer dago zeruertzetik harantz?. Ziur asko, hau gizaki primitiboek beren buruei egindako lehen galderetariko bat izan zen. Galdera hauei erantzutera “jainkoen errebelazioak jaso zituzten eta berauekin harremanetan zeuden ustezko hautatuak” ausartu ziren bakarrik. Beraz, hasierako [...]

  • Eremuen adierazpen grafikoa

    Urtarrila 11, 2007

    Eremu gehienak tridimentsionalak izaten dira (hemendik aurrera aztertuko ditugun guztiak). Eremuaren deskribapena egiteko orduan, interesgarria izango litzateke adierazpen lauak erabiltzea, eremuaren propietateen azterketa planoan adieraztea oso erabilgarria izan bait daiteke. Eremua eskalarra edo bektoriala izanda adierazpen ezberdinak erabiliko ditugu: EREMU ESKALARRAK Eremu hauek deskribatzeko LERRO edo GAINAZAL EKIPOTENTZIALAK erabiltzen dira. Lerro edo gainazal hauek aztertutako [...]

15 orrietatik 4a« Lehena...2345610...Azkena »

 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org