Definizio fisikoa eman aurretik azter ditzagun zenbait adibide: 1. ADIBIDEA: (a irudia) Barra metaliko bat bere mutur batetik berotzen badugu berehala ohartuko gara barran zehar tenperatura balio ezberdinak izango direla, tenperatura hauek barraren zein puntu eta berotzen pasa dugun denboraren menpekoak izanik. Kasu honetan TENPERATURA EREMU bat izango dugu. 2. ADIBIDEA: (b irudia) Buztinezko ur [...]
Demagun arraunlariak ibaia zeharkatu nahi duela txalupa batean, ibaiertzekiko norabide perpendikularra hartuta. Ibaiko korronteak desbideratu egingo du txalupa eta, izatez, ibilbidea ibaiertzarekin α angelua osatzen duen lerro zuzen bat izango da. Txaluparen benetako higidura honako bi higidurez osatuta dago: Ibaiertzekiko perpendikularra den HZU bat, arraunlariaren ahaleginaren kausazkoa. Ibaiertzekiko paraleloa den HZU bat, ibaiko korrontearen kausazkoa. [...]
Orain arte higidura sinpleak kontsideratu ditugu, dimentsio bakarrekoak. Nolanahi dela, naturan bi dimentsio edo gehiagoko higidurak agertzen dira. Higidura horiek, higidura konposatuak deritzegunak, bi higidura sinpleren edo gehiagoren konbinazioak dira. Datozen egunetan bi higiduren konposaketaren ondorioz higitzen diren hainbat gorputzen higidurak aztertuko ditugu. Jada XVI. mendean Galileok, higidura hauek aztertu ondoren, higiduren independentziaren printzipioa eman [...]
Giza begia dioptrio esferiko batez eta lente batez (kornea eta kristalinoa, hurrenez hurren) eratutako sistema optikoa da. Sistema optiko honek objektuen irudi errealak eta alderantzikatuak sortzen ditu erretinan. Begiaren itxura 2,5 cm inguruko diametroa duen esferarena da gutxi gorabehera, esklerotika deritzon mintzaz inguratua; hau gardena da aurrealdean eta kornea deitzen zaio. Argiaren sarrera begian iris [...]
Lenteentzako ondorioztatu diren ekuazioak aplikagarriak dira izpi paraxial, lente mehe eta argi monokromatikoarentzat. Errealitatean baldintza hauek betetzen ez direnez, irudiek aberrazioak bezala ezagutzen diren akatsak agertzen dituzte beti. Aberrazioak, irudi errealaren eta teoriak aurresan duenaren artean ageri diren desberdintasunak dira. Aberrazioak honelakoak izan daitezke: GEOMETRIKOAK: puntu batetik datozen argi izpiak lentea zeharkatu ondoren, irudia eratzeko [...]
Lentea bi dioptrioz osatutako sistema optiko zentratua da non bietako bat gutxienez esferikoa da eta bestea laua edo esferikoa izan daiteke. Lente mota asko daude eta era askotara klasifika daitezke. Orokorrean bi bereizketa nagusi aztertuko ditugu: LENTEAREN LODIERAREN arabera: LENTE FINAK edo MEHARRAK: lente bat fina izango da baldin eta bere lodiera oso txikia bada [...]
Dioptrio laua errefrakzio indize desberdina duten bi inguru banatzen dituen gainazal garden eta laua da. Dioptrio lauetan objektu baten irudia nola eratzen den aztertzeko kontsidera dezagun irudiko O puntua. n2 errefrakzio indizea duen inguruan kokatuta dago eta ondoren n1, lehenengoa baino errefrakzio indizea baxuagoa duen ingurua du. Inguru biak dioptrio lau baten bitartez banatuta daude. [...]
Higiduraren deskribapena Automobil bat higitzen hasten denean, gurpilak gero eta angelu handiagoko biraketak egiten ditu denbora-tarte berdinetan. Horrela, abiadura angeluarra handiagotu egiten da. Abiadura angeluarra modu uniformean aldatzen bada, gorputzak higidura zirkular uniformeki azeleratua burutzen duela esaten da. Higidura zirkular uniformeki azeleratua (HZRUA) higikariak ibilbide zirkularra azelerazio angeluar konstanteaz burutzen duenekoa da. Aurrekoan ez bezala, [...]
Higiduraren deskribapena Disko bat biraka dabil diskogailuan, denbora-tarte berdinetan bere erradio guztiek angelu berdinak deskribatuz; beraz, abiadura angeluarra konstantea da. Horregatik, higidura horizirkular uniformea dela esan ohi dugu. Higidura zirkular uniformea (HZRU) higikariak abiadura angeluar konstanteaz ibilbide zirkularra egiten duenekoa da Goran esan dugun bezala, diskoa HZRUz biratzen dabilenean, erradio bereko puntu guztiek abiadura angeluar [...]
Ispilu esferikoek aplikazio ugari dituzte gaur egun; adibidez, kale izkinatan ipintzen diren ispiluak ikuspegi eremua handitzeko, auto eta motoen erretrobisoreak,… Orokorrean ispilu esferikoak bi motatakoak dira: AHURRAK: argi izpiak barnealdeko aurpegian islatzen direnean. GANBILAK: islapen gainazala kanpoaldeko aurpegia denean. (A) Ispilu Esferiko Baten Elementuak KURBADURA ZENTROA (C): ispiluak osatzen duen esferaren zentroa. IRUDI ZENTROA (O): [...]