Gainazal erabat leunduaren aurrean objektu bat ipintzen badugu, ispiluaren “barruan” irudi bat ikusten dugu, objektua ispilutik aurkitzen den distantzia berberera. Gure begietara heltzen den irudi bat nabaritzen dugu. Baina etor daiteke argia ispiluaren atzealdetik dagoen eskualde batetik?. Honen azalpena argiak jasaten duen islapenean dago, horrela, islatzen den irudia egotez ez dagoen posizio batean azaltzen da. [...]
Higidura zirkularra ibilbide zirkularra irudikatzen duen puntu batek egiten duena da. Higidura mota hau daukaten adibide asko ditugu: automobil baten gurpila, biraka dabiltzan DVDak edo baita arropa garbigailu baten danborra. Aurreko ataletan aztertutako higidura guztiak zuzenak izanik, higikariak buruturiko distantziaren kalkulua egiteko arazo gehiegirik ez genuen izan. Higidura zirkularrean, ordea, higikariak ibilitako espazioa, biraketa ardatzetik [...]
Argiaren izaera eta bere propietate nagusiak aztertu ondoren, jarraian islapen eta errefrakzio fenomenoetan oinarriturik, objektuen irudiak nola eratzen diren ikusiko dugu, irudien ezaugarriak aldatzeko erabili daitezkeen elementuen azterketa eginez. Interferentziak, difrakzioa edota polarizazioa bezalako argi fenomenoak era egokian interpretatu nahi baditugu, argiaren izaera ondulatorioa kontutan hartu behar dugu. Fenomeno hauen azterketa OPTIKA FISIKOAREN eginkizuna da. [...]
Higiduraren deskribapena XVII. mendearen hasieran, Galileok gorputzak jausten zuten higidura aztertu zuen. Higidura hori aztertzeko, Pisako dorre makurretik masa eta itxura desberdineko gorputzak erortzen uzten omen zituen eta esperimentu batetik bestera gauza horien itxura eta jausten uzteko altuera aldatzen omen zituen. Esperimentu horien ondorioz, Galileok gorputz batek erortzean egiten duen distantzia eta erortzeko behar izan [...]
Azter dezagun jarrain zernolako interferentzia mota ematen den bi foku koherente lotzen dituen zuzeneko edozein puntutan. Uhin geldikorrak abiadura berean, norabide berean eta aurkako norantzan aurrera egiten duten bi uhin sinusoidal berdin interferitzen dutenean sortzen dira (ikus ondorengo appletak: I eta II). Gainezartzen diren uhinak bakarka aztertzean puntu guztiek anplitude berberarekin bibratzen dutela ikus daiteke. [...]
Uhin koherenteen interferentzien kasu orokorra aztertu ondoren, jarraian interferentzi mota bereziak ikasiko ditugu, eguneroko hainbat fenomenoetan agertzen baitira. Hau gertatzen da adibidez pultsazioen kasuan. Nahiz eta gaur egun metodo elektronikoak erabili nagusiki, oraindik ere pultsazioen propietateetan oinarrituta doitzen dira musikako instrumentu asko. Azter dezagun, bada, propietate hau. Puntu batean interferitzen duten bi uhinen maiztasuna zertxobait [...]
Partikula batek aldi berean bi uhinen edo gehiagoren higiduraren eragina jasaten duenean uhin interferentzia dagoela esaten da. Azter dezagun jarraian fenomeno hau. Elkar interferitzen duten uhinak ezaugarri oso ezberdinetakoak izan daitezke eta, honen arabera, partikularen benetako bibrazioaren azterketa matematikoa oso konplikatua izan daiteke. Fenomeno honen azterketa erraztu arren anplitude berdineko bi uhin harmoniko koherenteen (fase [...]
Bidalketa honekin uhinen propietate multzo berri bati hasiera ematen diogu. Aurreko uhin fenomenoak uhinen izakera propioaren ondorioa baziren ere, oraingoak foku bat baina gehiagotik datozen uhinen gainezarmenaren ondoriozkoak izango dira. Propietate hauek behar den bezala aztertu nahi baditugu beharrezkoa da, lehenik, Uhinen Gainezarmen Printzipioa enuntziatzea. Orain arte suposatu dugu foku igorle bakarra zegoela eta inguruneko [...]
Islapen eta errefrakzio fenomenoekin gertatzen zen bezala, propietate honek bereziki du garrantzia argiaren kasuan. Halere, jarraian porpietatearenn azalpen orokorra egingo dugu, argairen kasua bostgarren gaian ikasi ahal izango dugularik. Soka teinkatu bat gora eta behera astintzen badugu plano bertikalean bibratzen duen zeharkako uhin bat sortzen dugu. Eskuinetik ezkerrera bibratu erazten badugu, uhin berriak plano horizontal [...]
Higiduraren deskribapena Irudian ikus daiteken bezala, higikariaen abiaduraren norabide eta noranzkoak denborarekiko konstanteak dirauten bezala, bere modulua kantitate konstante batean handitu edo txikitzen da. Horrexegatik daukagu higidura zuzen eta uniformeki azeleratu bat. Lehen ikusi dugun bezala, ibilbide zuzena duen higikari batek ez du bere norabidea aldatzen eta, ondorioz, higidura horretako azalerazioaren osagai normala zero da. [...]