Author Archive

  • Oszilazio indargetuak

    Urria 2, 2006

    Orain arte sistema fisiko idealen hhs aztertu dugu, hau da, suposatu dugu osziladorearen gainean ez dela inongo marruskadura indarrik agertzen eta oszilazioa etengabeki anplitude berberarekin ematen dela. Baina denok dakigu errealitatean gauzak ez direla horrela gertatzen. Egia esan, HHS-rekin higitzen den sistema fisiko erreal batek (zabuan dabilen pertsona batek edota gitarra baten soka batek) marruskadura [...]

  • Azelerazioa

    Iraila 29, 2006

    Automobileko gidariak bihurgunea hartzeko gidagailuari eragiten dionean, abiadura bektorearen norabidea aldatuz doa aldiunetik aldiunera. Eta gidariak azeleragailuari sakatzen dionean, aldatu egiten da abiadura bektorearen modulua. Abiaduraren aldaketa gertatzen denean, modulua izan zein norabidea izan, azelerazioa dago. Abiadurarekin gertatzen den bezala, batez besteko azelerazio eta aldiuneko azelerazioaren artean desberdindu beharko dugu. Batez besteko azelerazioa Irudian ikus [...]

  • Osziladore harmonikoaren energia

    Iraila 29, 2006

    HHSaren azterketa mekanikoarekin bukatzeko azterketa energetikoa egingo dugu. Orain arte egindako azalpenen arabera erraz uler daiteke osziladore harmonikoaren energia mekanikoa, alde batetik, zinetikoa dela (mugimenduan aurkitzen den partikula bat delako) eta bestetik potentziala (bere gainean agertzen den indarra zentrala delako: hau da, kontserbakorra delako). Beraz, kanpoko eraginetatik aske dagoen HHS batean energia kontserbatu egiten dela [...]

  • Fisikako koaderno berria

    Iraila 28, 2006

    Gaurtik aurrera eskuragarri duzue fisikako gaian erabili beharko duzuen zuen koaderno digital berria. Dakizuen bezala, aplikazioaren izena TiddlyWiki (TW) da. Datozen egunetan erabiliko dugun aplikazioa honen bertsio berezi bat izan arren, ondo etorriko zaigu lehenik TWrekin praktikatzea. Gogoratu TWa zuen USB memorian gorde behar duzuela. Horretarako egizue klik saguaren eskuineko botoiarekin hemen eta aukeratu "Gorde [...]

  • Osziladore harmonikoaren dinamika

    Iraila 26, 2006

    Orain arte osziladore harmonikoaren higiduraren azterketarekin aritu gara bere posizioa aldarazten duen kausa kontutan hartu gabe. Baina, Newton-en bigarren printzipioa aintzat hartzen badugu, HHS-a higidura azeleratua izanik behar beharrezkoa da tartean gorputzaren gainean eragiten duten indar guztien ordezkari bat egotea. Hauxen da, hain zuzen ere, saio honetan aztertuko duguna; zeintzuk dira HHS eragiten duten indarren [...]

  • DBHO 1 – Higidura, 2. ariketa

    Iraila 24, 2006

    Igande gauerako Higidura gaiko bigarren ariketaren erantzuna niri postaz bidali ahaztu gabe.

  • Abiadura

    Iraila 22, 2006

    Alboko taulan Oscar Pereiro ziklista galiziarrak 2006ko Tourrean erlojuaren aurkako proban eginiko tartekako markak adierazten dira. Datu horiek ikusita, galdera hauek egin ditzakegu: oso bizkorra izan al da Oscar Pereiro? Denbora guztian bizkortasun berberaz higitu al zen? Galdera hauei erantzuteko, abiadura kontzeptua sakonki aztertu beharko dugu. Batezbesteko abiadura Batez besteko abiadura, , desplazamendu bektoreak adierazten [...]

  • Ibilbidea, posizioa eta desplazamendua

    Iraila 21, 2006

    a irudia: Alboan ikus daitekeen irudian, higikari bat pasatu deneko puntuak adierazi dira. Puntu horiek deskribaturiko kurbari ibilbidea deritzo. Ibilbide horretako P puntuaren posizioa determinatzeko, OX eta OY ardatzek eraturiko erreferentzi sistema aukeratu dugu.   b irudia: Jatorriarekin batera P puntuak  bektorea determinatzen du. Horixe izango da une jakin horretan, higikariaren posizio-bektorea. Bere adierazpen matematikoa [...]

  • Higiduraren aldagaiak

    Iraila 20, 2006

    Higiduraren oinarrizko magnitudeen analisiarekin hasi aurretik, adibide sinple batean oinarrituz, ahalegindu gaitezen lehenik topatuko ditugun kontzeptuen lehen hurbilpen bat egiten. Har dezagun horretarako konpas bat eta ahalegindu gaitezen paper gainean, partikula batek deskribaturiko higidura adierazten. O puntu batean konpasaren orratza jarri ondoren, marraz dezagun AB arku bat. Arkua marrazterakoan konpasaren muturrak paperak zehazten duen planoaren [...]

  • Osziladore harmonikoaren higiduraren azterketa zinematikoa

    Iraila 19, 2006

    Aurreko saioan ikusi ahal izan genuen osziladore harmonikoaren posizio nola aldatzen den denborarekiko (). Kontutan izanik posizioaren balioak funtzio sinusoidal baten bitartez emanak datozela garbi dago posizioaren balioak denborarekiko adieraziz gero ardatz kartesiarretan sinusoide bat lortuko dugula simulazio honetan ikusten den bezala (OHARRA: simulazioa ondo ikusi ahal izateko beharrezkoa da lehenik goiko menutik aukeratzea. Era [...]

15 orrietatik 9a« Lehena...7891011...Azkena »

 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org