2005eko Fisikako Nobel saria optikaren esparruaren inguruan lanean aritu diren bi ikertzaile taldeen eskuetan geratu da.
Sariaren erdia Roy J. Glauger fisikari estatubatuarrarentzat izan da "koherentzia optikoaren teoria kuantikoari" egindako ekarpenei esker. Glauber, "optika kuantikoaren aita" bezala ezaguna dena, teoria kuantikoa eta optika uztartzen ahalegindu den lehenengo fisikarietako bat izan da. Teoria honetan oinarrituz Glauber-ek bonbilla batek igorritako argi izpiek eta laser izpiek adierazten duten jokabide desberdina azaltzeko gai izan da, biak uhin elektromagnetikoak izanik.
Beste erdia John L. Hall fisikari estatubatuar eta Theodor W. Hänsch ikertzaile alemiarrari eman zaie. Bi zientzilari hauen meritu nagusia zera izan da: laserrean oinarrituriko doitasun handiko espektroskopiaren teknikaren garapena. Teknika honekin gai izan dira atomo edo molekulek igorritako argiaren kolorea zehaztasun haundiz zehaztea, hau da, gai izan dira 15 zenbaki hamartar azpitiko argiaren maiztasunak neurtzea. Beraien ekarpenen ondorioz posiblea izango da etorkizunean denboran zehar naturako konstanteen egonkortasuna aztertzea, doitasun handiko erlojuak garatzea edota GPS teknologiaren garapenean aurrerapuso sakonak ematea.
Badirudi aurten Nobel saria eman duten akademikoen nahia gure egunerokoan praktikoak izango diren ikerketa lanak saritzea izan dela. Aurreko urteetako sariak ikerketa lan astun eta konplexuagoetara joan dela iruditzen zait.
Nobel erakundeak publikatutako dokumentu ofiziala irakurri nahi izanez gero hemen duzue kopia bat pdf formatuan