Azpiko irudian ikus daitekeen bezala trena trenbide zirkularretik higitzen ari da. Bere abiadura, uneoro ibilbidearekiko tangentea mantendu behar dena, norabidez aldatzen doa azelerazio normal baten menpe baitago. Ibilbide zirkularrean, abiaduraren norabidearen aldaketa denboraren baitan modu konstantean ematen denez, azelerazio normal edo zentripetua konstantea izango da moduloz eta jhonen zentrurantz zuzenduta egongo da. Bere modulua ondorengo […]
Orokorrean, m masa duen gorputz baten gainean eragiten duten indarren erresultantea ezagutuz gero, gorputz hori zein azelerazioz higitu eta, ondorioz, zein higidura mota duen zehaztu dezakegu. Ikusten denez: Indar erresultantea aldatzen ez bada, puntuaren higidura zuzena eta uniformeki azeleratua izango da Higidura azeleratuaren adibide garbi bat (batzuek egunero jasan behar izaten dutena) igogailu batek, martxan […]
Automobil batean, motor, transmisio, ardatz eta gurpilek karrozeriara oso sendo lotuta egon behar dute, bestela ezin daitezke batera joan; gauza bera gertatzen da lokomotorea eta berarekin batera daramatzan bagoiekin. Ibilgailu bat atoian eramateko, teinka jartzen den kablea erabiltzen dugu eta kable horrek transmititzen dio ez dabilen automobilari higiarazten dion indarra. Lotuta dauden gorputzek eratzen duten […]
Newton-en lehenengo legeak dioenez, gainean inolako indarrik eragiten ez bada, gorputzek lehendik zeukaten pausaguneko edo higidura zuzeneko egoeran irauten dute. Nolanahi dela, eguneroko esperientzia printzipio horren aurkakoa dela dirudi: adibidez, pilota bat lurretik errotatzen jartzen badugu, denbora baten ondoren gelditu egiten dela ikusiko dugu. Zein da portaera portaera honen arrazoia? Ez ote da Newton-en lehenengo […]
Alboko irudian aldamio baten gainean dagoen igeltsari bat ikusten da. Aldamioak indarra jasaten du igeltsariaren pisuaren ondorioz. Aldamioak, bere aldetik, euste indar bat egiten du, aurrekoaren erreakzio bezala. Bi indar bertikalak modulu bera eduki beharko dute. Horrela izango ez balitz, igeltsariak aldamioa puskatu eta erori egingo litzateke (m·g>N) edota, alderantzizko kasuan, igeltsariak gorantz azelerazio bat […]
Gorputz baten pisua eremu grabitatorio baten barnean murgilduta egotearen ondorioz agertzen den indarra da. Lurrak sortzen duen eremuaren kasuan, gorputz orok grabitate izeneko azelerazio baten menpe egoten dira, azelerazioa hori Lurraren zentroarekiko gorputza aurkitzen den distantziaren arabera aldatzen delarik. Halere, eguneroko bizitzan topa ditzakegun egoeretan, gorputzek jasaten dituzten distantzia aldaketak lur-gainazaleriko ez dute apenas eraginik […]