'Indarrak' Atala

  • Indarrak eta biraketa-higidura

    Ikasturtearen hasieran ikusi genuen bezala, gorputz zurrunek bi motatako higidurak izan ditzakete: translaziokoa eta ardatz baten inguruko biraketakoa. Horrela, solido zurrunen edozein higidura translazio eta biraketa-higiduren konposizio modura kontsidera daiteke. Honen adibideak dira gurpil baten errodadura higidura edota torloju baten higidura. Indar momentua Puntu batetik pasatzen den ardatz baten inguruko biraketa sortaraziko duen indar baten […]

  • Indar sistema baten erresultantea

    Azpiko irudian bi txakurrek eginiko  eta  indarrez herrestan eramandako lera bat ikus dezakegu. Sorturiko efektua,  indarra egingo lukeen txakur bakar batek sortuko lukeenaren baliokidea da. Indar hori beste bien batura bektoriala da eta indar erresultantea deritzogu, edo huts-hutsean, erresultantea. Gorputz baten gainean eragiten ari den indar-sistema baten erresultantea, , sistemako indar guztien batura bektoriala da. […]

  • Indarren izaera bektoriala

    Mahai gainean geldi dagoen gorputzaren gainean gorputz hori higitzeko besteko intentsitatea duen indar bat ezartzen baduzu, gorputza indarra ezartzen dugun norabide eta noranzko berean higituko da. Beraz, ateratzen dugun ondorioa da indarra magnitude bektorial bat dela eta bektoreen bitartez adierazi daitekeela. Horrela, gorputz baten gainean indar batek eragingo duen efektua, indarra aplikatzen deneko puntuaren, bere […]

  • Indarren izaera

    HIGIDURAREN IKUSPEGITIK Orain arteko gorputzen higiduraren azterketak ahalbidetu egin digu higidura-mota desberdinak arautzen dituzten legeak formulatzea. Hala ere, mota honetako galderak erantzunik gabe geratu dira oraindik: zergatik higitzen dira gorputzak?, zergatik gelditzen dira?, zergatik aritzen dira biraka? Etab. Altzari bat bultzaka higiarazten, baloi bat gelditzen, malguki bat luzarazten edo buztin zatia moldeatzen dugunean, indar bat […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org