Honi buruz

Gune honetan Ordiziako Jakintza ikastolan, Batxilergo 1 eta 2ko mailetan, fisikako arloan lantzen diren edukien zerrenda aurkituko duzu. Edukiak bi atal handitan banatuta daude, bi mailen arabera eta hauek, era berean, maila bakoitzean jorratzen diren ikasgaietan banatuta ikusiko dituzu, bai azal nagusian baita orri bakoitzaren eskuinean ikusiko duzun menuan. Ikasgai bakoitza, ere berean, kontzeptu, lege edo eduki unitate sinpleetan banatuta daude. Hauetako bakoitzaren egitura uniformea da gune osoan zehar:

  • Edukiak: testu eta argazkiz osatutakoak. Batzuetan (nik nahiko nukeena baina gutxietan, tamalez) multimedia edo interaktiboak diren elementuak txertatzen dira.
  • Oharrak edo Kontutan hartzekoak: jorratzen den atal bakoitzean adi egon beharreko hainbat aholku eta jarraibide ematen dira. Azaldu nahi denaren ulermen egokirako garrantzitsuak izan daitezke askotan
  • Ebaztutako ariketak: landutako lege edo printzipioen aplikazio praktikoarekin hasi aurretik, eredu gisa ebaztutako ariketak proposaten dira. Ariketa hauek pdf formatuan aurkezten dira eta emandako estekaren gainean klik egin ondoren Jakinbatxi.61 pasahitza sartu beharko duzue, ebazpen osoa ikusi ahal izateko.
  • Proposatutako ariketak: amaitzeko, landu den atalarekin lotura gordetzen duten ariketa eta galdera zerrenda bat proposatzen da. Nahi duenak aukera dauka ariketa hauek bere kabuz egiteko.

2007-2008 ikasturtean, aldaketa batzuk gauzatu nituen gai antolatzeko moduan. Moodle tresnaren laguntzaz DBHO 2ko gaia modu ezberdin batean jorratzea erabaki nuen. Horrela, ikasgai bakoitzarentzat ikastaro berezi bat sortu nuen Moodle-en, gune honetan aurkituko dituzun edukiei elementu gehigarri berriak erantsiz. Ikastaro hauek helbide honetan topatuko dituzu. Ikastaroak ikusi ahal izateko nahikoa duzu bisitari gisa sartzea.


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org