'DBHO1eko Edukiak' Atala

  • Higidura zirkularraren dinamika

    Azpiko irudian ikus daitekeen bezala trena trenbide zirkularretik higitzen ari da. Bere abiadura, uneoro ibilbidearekiko tangentea mantendu behar dena, norabidez aldatzen doa azelerazio normal baten menpe baitago. Ibilbide zirkularrean, abiaduraren norabidearen aldaketa denboraren baitan modu konstantean ematen denez, azelerazio normal edo zentripetua konstantea izango da moduloz eta jhonen zentrurantz zuzenduta egongo da. Bere modulua ondorengo […]

  • Erreferentzi sistema ez-inertzialak. Indar irudikariak edo ez-inertzialak

    Orokorrean, m masa duen gorputz baten gainean eragiten duten indarren erresultantea ezagutuz gero, gorputz hori zein azelerazioz higitu eta, ondorioz, zein higidura mota duen zehaztu dezakegu. Ikusten denez: Indar erresultantea aldatzen ez bada, puntuaren higidura zuzena eta uniformeki azeleratua izango da Higidura azeleratuaren adibide garbi bat (batzuek egunero jasan behar izaten dutena) igogailu batek, martxan […]

  • Energia mekanikoaren kontserbazio printzipioa

    Ikusi dugunez, gorputz baten gainean lan mekanikoa burutzean, gorputzak nolabaiteko energia bereganatzen du: energia zinetikoa, energia potentzial grabitatorioa… Hain zuzen energia mota hauen baturari energia mekanikoa deritzo. Gorputz baten energia mekanikoa gorputz horren energia zinetikoaren eta energia potentzialaren batura da. Em=Ez+Ep Irudiko gorputza A puntuan geldi dagoenean, gorputzaren energia mekanikoa energia potentzial grabitatorioaren berdina da, […]

  • Energia potentzial grabitatorioa

    Energia potentzial grabitatorioaren azalpen kualitatiboa Aurreko atalean aztertu dugun adibidearen antzeko batean oinarrituz, m masako gorputz bat mahai baten gainean ipintzen dugunean, hau erreposoan dagoela ikus genezake. Hau da, ez du lanik egiteko berezko ahalmenik. Gorputzaren gainean indar bat aplikatzean bertikalki gorantz eta justu-justu bere pisuaren balioaren berberarekin (horrela, abiadura konstantez igotzea lortuko dugu), hau […]

  • Energia zinetikoa

    Energia zinetikoaren definizio kualitatiboa   indar konstante bat ezartzen diogunean marruskadurarik ez duen gainazal horizontal baten gainean geldi dagoen eta m masa duen gorputz bati,  desplazamenduaren norabide eta noranzko berean, lan bat egiten dugu: Indar konstante horrek azelerazio konstante bat sortzen du gorputzean HZUA hartzen duelako eta ibilbidearen amaieran gorputzak abiadura jakin bat izango duelako […]

  • Lana eta energiaren arteko erlazioa

    Eskuineko irudiak horizontalean jarrita dagoen iltze baten gainean mailu batek horizontalean egiten duen indarra adierazten du, kontuan izanda mailua egurrezko kirten baten gainean dagoela. Mailuak iltzea jotzen duenean, galgatu egiten du bere higidura eta iltzea egurrean sartzen da. Ikusi zein diren parte hartzen duten indar eta desplazamenduak. Hortik aurrera, indar bakoitzak egfiten duen lana kalkulatuko […]

  • Lan mekanikoa

    Lanaren kontzeptu fisikoa eta guk normalean, gure hizkeran, erabiltzen duguna ez datoz bat. Pertsona batek eskuan gauza bat badu baina higitzen ez badago, lana egiten duen galdetuz gero, ziur aski baietz erantzungo digu. Baina fisikaren ikuspegitik, berriz, ez du lanik egiten; esfortzu bat egiten du. Lan hitza darabilgunean, gehienetan neke edo esfortzuren bat adierazi nahi […]

  • Energiaren kontzeptua. Energia motak

    Energia hitza oso erabilia da eguneroko hizkuntza arruntean."Elikagai energetikoak", "energiaren krisia", "energia alternatiboak"…aipatzen ditugu sarri. Guztiok dugu hitz honen esangurari buruzko nolabaiteko ideia, eta badakigu energia behar dugula edozein lan edo betebehar burutzeko. Baina, zer da benetan energia? Egia esan, definizio bat ematea eskatzen zaigunean, segituan ohartzen gara ez dela erraza izaten. Izan ere, energia […]

  • Lotutako gorputzak. Tentsioa

    Automobil batean, motor, transmisio, ardatz eta gurpilek karrozeriara oso sendo lotuta egon behar dute, bestela ezin daitezke batera joan; gauza bera gertatzen da lokomotorea eta berarekin batera daramatzan bagoiekin. Ibilgailu bat atoian eramateko, teinka jartzen den kablea erabiltzen dugu eta kable horrek transmititzen dio ez dabilen automobilari higiarazten dion indarra. Lotuta dauden gorputzek eratzen duten […]

  • Marruskadura indarra

    Newton-en lehenengo legeak dioenez, gainean inolako indarrik eragiten ez bada, gorputzek lehendik zeukaten pausaguneko edo higidura zuzeneko egoeran irauten dute. Nolanahi dela, eguneroko esperientzia printzipio horren aurkakoa dela dirudi: adibidez, pilota bat lurretik errotatzen jartzen badugu, denbora baten ondoren gelditu egiten dela ikusiko dugu. Zein da portaera portaera honen arrazoia? Ez ote da Newton-en lehenengo […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org