Hidrogenoaren iraultza

“Energia berriztagarrizko gizarte ideal bat ezinezkoa da hidrogenorik gabe. Hidrogenoa energia eramangarrizko biltegi bat da, ez da energia iturri printzipal bat, bere baitan energia metatu eta garraiatzen duen sistema bat baizik.”

Jeremy Rifcin; tendentzia ekonomikoen lehendakaria eta hidrogenoaren ekonomiaren autorea

Petrolioaren aroaren amaiera hurbiltzen ari da. Tendentzien analistek, automobilen fabrikatzaileek eta mundu guztiko politikoek energiaren etorkizuna hidrogenoan datzala diote, existitzen den erregairik garbiena,erabilera anitzekoa eta oso zehatza dena, erregai iraultzaile bat, mundu osoko erlazio sozial eta ekonomikoak eraldatuko dituena. Gainera, ekonomia energetiko iraunkor baten lorpenerako ere esperantza bat suposatzen du.

Hidrogenoa unibertsoko elementurik arinena eta ugariena izateaz gain, zuzenean aprobetxa ezin daitekeen erregai bat da, ez da izatez energia bat, energia garraiatzaile bat baizik. Arazoa da ez dagoela hidrogenoaren iturbururik, hau egurrean, ikatzean, petrolioan, gasean eta batez ere uretan aurkitzen da. Hidrogenoa erauzteko modurik garbiena zuzenean uretatik egitea da, lurrazaleko osagairik ugariena dena, eta hidrogenoaren abantaila handia, gasa izatean bildu daitekeela da.

Nola egin ordea hidrogenoa erauzteko? Urari korronte elektriko bat aplikatuz gero, hau oxigeno eta hidrogenoan banatzen da. Gainera posible da prozesua alderantzikatzea posible da. Honela, oxigeno eta hidrogenoaren arteko erreakzio sinple baten bitartez, konbustiozko pila izenez ezagutzen denak uda eta elektrizitatea lortzen ditu berriro. Honek zeharo sinplea badirudi ere, hidrogenoa erauzteko elektrizitatea behar izaten jarraitzen da, eta kutsaduratik askea izango den munduaren nahiari jarraikirik, energia hau eguzki eta haizetik hartzea planteatzen da.

Etorkizuneko autoetan, motore elektrikoek konbustiozkoak ordezkatuko dituzte, eta elektrizitatea hidrogenozko konbustiozko pila batetik etorriko da. Automobilen fabrikatzaile handi mundialek, jada lehenengo prototipoetan dihardute lanean, eta 2010erako lehenengo hidrogenozko automobilak ikusiko direla aurreikusten da. Orain arte, autoek garraiobide funtzioa soilik izan dute, hidrogenoak erabilpen guztiz berri bat gehituko dio. Konbustiozko pilek horrenbeste energia igorriko dute, ezen zentral elektriko eramangarriak bilakatuko diren. Modu honetan, abian jarriko da zenbait adituek dioten hidrogenoaren iraultza.

Jeremy Rifcinek etorkizunean planeta guztia hartuko duen hidrogenoan oinarrituriko energiazko sare bat egongo dela dio, energia modu demokratikoan banatzea ahalbideratuko lukeena eta benetako iraultza bat suposatuko lukeena, orden mundial berri bat alegia.

Iraultza honek ondorengoa ekarri dezakeela aurreikusten da: eskala handiko hidrogenoaren produkzioa, autoa zentral elektriko gisa, elektrizitatea norbanako kontsumorako fabrikatzea, hidrogenozko sare energetiko mundial baten garapena, hirugarren mundurako energia erruz eman eta aukera handiagoak emango dizkiena, garapen teknologiko eta ekonomikoen olatu geldiezina, kostu handiak, sekulako diru-sartzeak, iraultza industrial berri bat… Ez al du hidrogenoaren iraultzak utopiaren itxurarik?

Euskarazko webguneetako artikulu interesgarriak:

http://revista.consumer.es/web/eu/20050101/medioambiente/

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=11454

http://eu.wikipedia.org/wiki/Hidrogeno

http://www.dmacroweb.com/cp/zabalik/antbuspre.asp?Cod=2678&nombre=2678&orden=True

Gaztelaniazko bat:

http://aeh2.org/

 

tags: , ,
posted in Sailkatu gabea by


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org