XX. mendearen hasieran Ernest Solvay industriari eta filantropo belgiarrak, bere dirutzaren zati bat munduko zientzilari ospetsuenak elkartu eta konferentziak antolatzen gastatu zituen. Antolatu zituen guztien artean ospetsuena 1927. urtean Bruselas-en ospatu zena izan zen. Bertan, garai hartako (eta historia osoko, erantsiko nioke nik) fisikari handienak elkartu ziren, 29 guztira. Horietatik hamazazpik Nobel saria lortzea heldu ziren.
Argazki horretan gaur egungo batxilergo 2ko fisika eta kimikako programan askotan entzunda izango dituzuen zientzilari ugari aurkituko dituzue, hala nola, Pauli, Schrödinger, Einstein, Marie Curie, Bohr, Planck, Lorentz, Heisenberg, De Broglie, Compton eta Bragg, estae baterako. Kontutan izanik horietako bakoitzaren ekarpenak, ez al zaizue iruditzen argazki honek sekulako balio historikoa duela?.
Bada, hori ez da dena. zientzilari horietako batek (1932an kimikako Nobela jasoko zuen Irving Langmuir-ek konkretuki) bideo-kamera bat hartu eta azpiko bideo zatia grabatu zuen.
Niri horrelako dokumentuak ikusterakoan pena ematen dit garai haiek ezagutu ez izana. Zein interesgarriak izango lirateke jakintsu hauen hitzaldiak! (batez ere, nire Einstein handienarenak)