Uhinen azterketa errazteko asmoz, zenbait irizpideei jarraituz, uhinen sailkapen bat egingo dugu.
HEDAPENAREN DIMENTSIOEN arabera:
- Dimentsio bakarrekoak: norabide bakar batean hedatzen direnak. Adibidez, soka batean hedatzen dena.
- Bi dimentsiokoak: gainazal lauetatik hedatzen direnak. Adibidez, uraren gainazalean hedatzen dena.
- Hiru dimentsiokoak: espazioaren hiru dimentsioetan hedatzen direnak.
IZAERAREN arabera:
- Uhin mekanikoak: hedatu ahal izateko euskarri material bat behar dute. Adibidez, soinua, higidura sismikoetan sortzen direnak, eraikin edo zubietatik hedatzen direnak,…
- Uhin ez-mekanikoak: hutsean zehar hedatu daitezkeenak. Adibidez, uhin elektromagnetikoak (argia, irrati uhinak, mikrouhinak,..)…
BIBRAZIO MODUAREN arabera:
- Luzeratako uhinak: edozein ingurune materialetan heda daitezke, hedapenaren norabidea eta bibrazioarena bat datozelarik. Adibidez, soinua,…
- Zeharkako uhinak: bibrazioaren norabidea eta hedapenarena perpendikularrak dira. Adibidez, uhin elektromagnetiko guztiak. Zeharkako uhin mekanikoak ingurune elastikoetan (likido edo solido) baino ez dira hedatzen.
HEDATZEN DEN PERTURBAZIOAREN arabera:
- Askea
- Indargetua
- Behartua