Gure belarriak gai dira soinu gogorrak ahuletatik alderatzeko, soinu bat instrumentu batetik edo bestetik datorren bereizteko, pertsona batek edo bestek hitz egiten duen antzemateko,… Guzti hau soinu uhinen ezaugarriekin erlazionaturiko hiru koalitateei esker gertatzen da: SONORITATEA, TONUA eta TINBREA. Ezaugarri subjektibo hauek soinu-uhinen ezaugarri fisikoekin erlazionatuta daude. Erlazio hau ondoko taulan agertzen da:
Soinuaren intentsitatea
Soinu GOGORRAK edo soinu AHULAK bereiztea ahalbidetzen duen koalitatea da. Soinu intentsitateak ondo bereiztu beharreko bi alderdi azaltzen ditu: alderdi objektibo eta subjektiboa.
- INTENTSITATE FISIKO edo OBJEKTIBOA: hau da, bolumen akustikoa. Uhinak garraiatzen duen energia izango da eta berau, presio uhinaren anplitudearekiko proportzionala da.
- SONORITATEA edo INTENTSITATE SUBJEKTIBOA: intentsitate objektibo jakin bateko soinuak belarrian eragiten duen inpresioa da. Bigarren hau intentsitatearen menpe egoteaz gain bere maiztasunaren menpe ere badago.
Bigarren gaian ikusi genuen bezala, uhin baten intentsitatea honek garraiatzen duen energia eta uhinaren potentziarekin estuki erlazionatuta dago. Soinuaren kasuan interesgarria da intentsitate eta potentzia akustikoaren arteko erlazioa aztertzea. Ikasitakoaren arabera:
Uhinaren potentzia eta uhinaren intentsitatea: , eta ondorioz:
Soinua uhin esferikoa denez (ingurune isotropoetan hedapen abiadura berbera baitu norabide guztietan), potentzia jakin bateko soinu iturri batek emititzen duen soinuaren intentsitatea fokutik dagoen distantziaren arabera honela aldatzen da:
Belarriak nabaritu dezakeen soinu intentsitate tartea oso zabala da: balio minimoa edo INTENTSITATE ATARIA I0=10-12 w/m2-koa da, intentsitate maximoaren balioa 1 w/m2-koa izanik. Balio honetatik gorako soinuek gure belarrietan mina eragiten dute eta, inoiz, tinpanoaren haustura ere eragin dezakete.
Intentsitate balio hauek gure belarrian eragiten duten estimulua edo sonoritatea nolakoa den neurtzeko Weber-Fechner-en lege psikofisikoa erabiltzen da, zeinaren arabera, sonoritatea (β) eragin dituzten estimuluen intentsitateen logaritmoarekiko proportzionalak izaten diren.
β:sonoritatea (dB)
I: soinu intentsitatea (w·m-2)
I0:intentsitate ataria (10-12 w·m-2)
Aurreko adierazpenaren arabera, atariko intentsitatea 0 dB-ko sonoritateari dagokio eta 1w/m2-ko intentsitate maximoak 120 dB-ko soinu sentipena eragiten du.
Soinuaren tonua
Soinu ALTUAK edo BAXUAK bereiztea ahalbidetzen digun ezaugarria da. Beraz, koalitate honi esker musikazko instrumentu batek igorri ditzakeen nota ezberdinak ezberdindu ditzakegu.
Tonua eta soinuaren maiztasuna bat datoz, hau da, segundo batean jasotako konpresio eta arrarifikazio kopuruaren arabera soinuaren tonua bat edo beste izango da.
Soinu altuek maiztasun altuak dituzte (uhin luzera txikiak) eta soinu baxuek, maiztasun baxuak dituzte (uhin luzera handiak). Honen arabera erraz uler daiteke, tonua hertzioetan neurtzen dela. Ohiko belarri batek 20 eta 20000 Hz bitarteko soinuak antzematen ditu, maiztasun tarte honi BITARTE ENTZUNGARRIA deitzen zaiolarik.
Soinuaren tinbrea
Intentsitate eta tonu berdineko baina foku desberdin bik sortutako soinuak bereiztea ahalbidetzen digu.
Soinuak ez dira puruak, baizik eta, oinarrizko uhinari gainezartzen zaien higidura periodikoen ondorioa da, higidura periodiko hauek HARMONIKOAK deitzen direlarik. Harmonikoak maiztasun nagusiaren maiztasun multiploak dira; intentsitate txikiagorekin bada ere, maiztasun horiek ere soinu fokuak igortzen ditu. Uhin ezberdin hauen gainezarmenaren ondorioz, soinuak bibrazio ez sinusoidalak izaten dira.
Musika nota batek, pianoak sortutakoa izan zein flautak sortutakoa izan, maximo berbera dauka (maiztasun nagusiari dagokio) eta maximo horrekin beste tontor batzuk ere izango ditu (maiztasun desberdinei dagozkie). Ezaugarri guzti horien multzoak musika-tresna bakoitzaren berezko tinbrea ematen du.