Higiduraren deskribapena
Disko bat biraka dabil diskogailuan, denbora-tarte berdinetan bere erradio guztiek angelu berdinak deskribatuz; beraz, abiadura angeluarra konstantea da. Horregatik, higidura horizirkular uniformea dela esan ohi dugu.
Higidura zirkular uniformea (HZRU) higikariak abiadura angeluar konstanteaz ibilbide zirkularra egiten duenekoa da Goran esan dugun bezala, diskoa HZRUz biratzen dabilenean, erradio bereko puntu guztiek abiadura angeluar berbera dute, ω, angelu berberak egiten baitituzte denbora-tarte berean.
Dena den, puntua zentrotik zenbat eta urrunduago egon, hainbat eta handiagoa da egiten duen bidea eta, ondorioz, hainbat eta handiagoa da abiadura lineala.
v=ω·R
Halere, posizio konkretu batean dagoen partikula batentzat abiadura linealaren modulua konstantea da, bere norabidea aldatuz doan bitartean aldiune bakoitzean. Beraz, ez dago azelerazio tangentzialik, , baina badago azelerazio normala .
Beraz, HZRUn:
Ondorioz:
Higiduraren ekuazioak
Abiadura angeluarraren definiziotik abiatuta, higiduraren ekuazioa ondoriozta dezakegu modu errezean:
Eta ondorioz:
Proposatutako Ariketak
13.- Erantzun egiazkoak ala faltsuak diren. Arrazoitu zure erantzunak:
- Disko baten kanpoaldeko zirkunferentziaren puntu guztien abiadura lineala berbera da.
- Higidura zirkular uniformean azelerazio lineala dago. (TW213)
14.- 15 cm-ko erradioa duen disko bat biraka ari da minutuko 33 birabete eginez. kalkula itzazu:
- Abiadura angeluarra rad/s unitatetan.
- Ingeradako puntu baten abiadura lineala
- Diskoan 5 minututan egingo dituen birabeteen kopurua
15.- Ziklista batek 10260 m egiten ditu 45 minututan abiadura konstantez. Bizikletaren gurpilen diametroa 80 cm-koa bada, kalkula itzazu:
- Gurpilen abiadura angeluarra
- Denbora-tarte horretan gurpilek biraturiko angelua