Higidura zirkular uniformeki azeleratua (HZRUA)

Higiduraren deskribapena

HZRUAAutomobil bat higitzen hasten denean, gurpilak gero eta angelu handiagoko biraketak egiten ditu denbora-tarte berdinetan. Horrela, abiadura angeluarra handiagotu egiten da.

Abiadura angeluarra modu uniformean aldatzen bada, gorputzak higidura zirkular uniformeki azeleratua burutzen duela esaten da.

Higidura zirkular uniformeki azeleratua (HZRUA) higikariak ibilbide zirkularra azelerazio angeluar konstanteaz burutzen duenekoa da.

Aurrekoan ez bezala, kasu honetan abiadura linealaren modulua eta norabidea aldatu egiten dira aldiune bakoitzean. Horrek esan nahi duenez, azelerazio normala eta azelerazio tangentzialak daude. Ibilbidearen erradioa R izanik:

ekuazioa64

Bestalde:

ekuazioa65

Ondorioz, HZRUAn:

ekuazioa66

Higiduraren Ekuazioak

Higidura honen abiadura angeluarraren ekuazioa batezbesteko azelerazio angeluarraren ekuaziotik ondoriozta daiteke, zeina HZRUAren kasuan aldiuneko azelerazio angeluarraren berdina den.

ekuazioa67

Eta ondorioz:

ekuazioa68

HZUAren kasukoaren antzeko prozedura erabiliko dugu higiduraren ekuazioa lortzeko. Ekuazio horrek aldiune bakoitzean higikariak duen posizioari dagokion angelua adierazten du:

ekuazioa69

Kontutan Hartzekoak

A) Ikus daitekeenez, HZUAren eta HZRUAren ekuazioak berdinak dira (ikus beheko taulan) baldin eta posizio-bektorearen x osagaiaren ordez angelua, v abiadura linealaren ordez abiadura angeluarra eta a azelerazio linealaren ordez azelerazio angeluarra jartzen baditugu.

Proposatutako Ariketak

16.- Gurpil batek higidura zirkular uniformeki azeleratua du. Puntu guztiek azelerazio angeluar berbera al dute? Eta azelerazio tangentzial berbera? Arrazoitu zure erantzunak (TW216)

17.- Balazta baten eraginez, 10 s-tan geldiaraz daiteke gurpilak 300 bira/min-ko abiaduraz biraka zeuzkan autoa. Lor itzazu:

  1. Azelerazio angeluarra
  2. Balaztatzen hasi eta 4 s pasa ondoko aldiuneko abiadura angeluarra
  3. Gurpil bakoitzak balaztatzen hasi eta erabat gelditu arte egindako birabeteen kopurua

18.-15 cm-ko erradiodun disko bat geldi zegoen hasieran eta azeleraztu egin da uniformeki, minutu batean 5 rad/s-ko abiadura angeluarra lortu arte. Kalkula itzazu:

  1. Diskoaren azelerazio angeluarra
  2. Ingeradako puntu baten abiadura lineala, higidura hasi eta 25 s pasatu diren aldiunean.
  3. Diskoaren ertzeko puntu baten azelerazio tangentziala
  4. Minutu batean diskoak eman dituen birabeteen kopurua

 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org