Indar elektrikoa. Coulomb-en legea

Elektrizitatez kargatuta eta geldi dauden bi gorputzek euren artean egiten duten elkarrekintzazko indar elektrikoa Charles Augustin de Coulomb (1736-1806) fisikari frantsesak neurtu zuen lehenengoz 1785. urtean, horretarako tortsio balantza bat erabiliz.

Coulomb-ek frogatu zuenez, karga biren arteko erakarpen edo alderapen indarra bi karga horien balio absolutuaren eta haien arteko distantziaren araberakoa da. Horrela atera zuen elektrostatikaren Coulomb-en legea delakoa:

Bi karga puntualen arteko erakarpen edo alderapen indarra kargen balioen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala

Indar honen ezaugarriak hauek dira:

  • MODULUA: zuzenean Coulomb-en legetik lortzen dena
  • NORABIDEA: kargaturiko bi partikulen zentroak lotzen dituen zuzenarena.
  • NORANTZA: elkarrekintzan parte hartzen duten kargen ikurren araberakoa: ikur bereko kargak alderatu egiten dira eta ikur ezberdinekoak erakarri.

Kontutan hartzekoak

k konstantearen balioa kargek interakzionatzen duten ingurunearen ezaugarrien menpekoa da. S.I.-ean bere balioa 9·109 N·m2·C-2 da hutsean.

Normalean, k konstante hau ingurune materialen ezaugarriak hobeto azaltzen duen beste magnitude baten funtzioan azaltzen da:

non ε ingurunearen KONSTANTE DIELEKTRIKOA edota ingurunearen PERMITIBITATEA den.

Hutsean bere balioa ε0=8,854·10-12 C2·N-1·m-2 da.

Beste ingurune materialetan:

ε=εεr

non εr konstante dielektriko erlatiboa den. Azken honen balioa ingurune bakoitzaren araberakoa da. Bere balioa geroz eta handiagoa den heinean k konstantearen balioa geroz eta txikiagoa da eta, ondorioz, elkarrekintza elektrostatikoa geroz eta txikiagoa da. Hutsean εr=1 da. Beste ingurune batzuetan:


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org