Indarrak eta biraketa-higidura

Ikasturtearen hasieran ikusi genuen bezala, gorputz zurrunek bi motatako higidurak izan ditzakete: translaziokoa eta ardatz baten inguruko biraketakoa. Horrela, solido zurrunen edozein higidura translazio eta biraketa-higiduren konposizio modura kontsidera daiteke. Honen adibideak dira gurpil baten errodadura higidura edota torloju baten higidura.

Indar momentua

Puntu batetik pasatzen den ardatz baten inguruko biraketa sortaraziko duen indar baten eraginkortasuna neurtzeko, indar-momentua deritzon magnitudea erabiltzen da.

Edozein ekuazioa21 indarrak O puntuarekiko duen ekuazioa22 indar-momentua ondoko ezaugarrien bidez definituriko bektorea da:

Indarra (9)

  • Moduluaekuazioa23,  kontutan harturik:
  • d= O puntutik ekuazioa21 indarraren aplikazio-zuzenerako distantzia
  • r= O puntutik ekuazioa21 indarraren aplikazio-punturako, p, distantzia
  • ekuazioa24 indarraren aplikazio-zuzenak eta P aplikazio-puntua eta O puntua biltzen dituen zuzenak osaturiko angelua direla.
  • Indarra (10)Norabideaekuazioa25 eta ekuazioa21 bektoreek osaturiko planoaren perpendikularra
  • Noranzkoa: kortxo-kentzekoaren arauaren arabera definitu ohi da. Biderik laburrenetik ekuazioa25-tik ekuazioa21-ra biratzean kortxo-kentzekoak edo torlojuak definituriko aurreranzko noranzkoa da.
  • Aplikazio puntua: biraketa ardatzean dagoen O puntua
  • Aurrean azaldutakoa mugimenduan ikusteko hona hemen simulazio bat:

    Indar bikotea

    Automobil baten bolantea edo bizikleta baten eskulekua biratu nahi dugunean, bi indar aplikatzen ditugu, esku bakoitzarekin bat, biak intentsitate berekoak, elkarren paraleloak eta aurkako noranzkoak.

    Indar-bikotea solido zurrun batean aplikaturik egonik intentsitate bera eta aurkako noranzkoa duten bi indar paralelok osaturiko sistema da.

    Indarren aplikazio- zuzenen arteko distantziari indar bikotearen besoa deritzo.

    Indar-bikoteak ez du solido zurrunaren translaziorik sortzen, baina biraketa-higidura sortarazten du.

    Indar-bikoteak sortarazitako biraketa ezaugarritzeko, indar-bikotearen indar-momentua deritzon magnitudea erabiltzen da. Hona hemen indar-momentu horren ezaugarriak:

    Indarra (11)

    • Modulua: aplikaturiko indar baten moduluaren, F, eta indar-bikotearen besoaren, d, arteko biderkadura da. M=F·d
    • Norabidea: bi indarrek osaturiko planoaren oeroendikularra
    • Noranzkoa: indar-bikotearen noranzkoaz biratzean kortxo-kentzekoak edo torlojuak izango lukeen aurrerapen-noranzkoa.
    • Aplikazio-puntua: bi indarren aplikazio-puntuen erdigunea izango da.

    SIko unitateak

    Indar-momentua indarraren eta distantziaren arteko biderkadura denez, SI sistemako neurketa‐unitatea newton metro (N∙m) da.

    Proposatutako ariketak


     
    Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org