Gorputz baten pisua eremu grabitatorio baten barnean murgilduta egotearen ondorioz agertzen den indarra da. Lurrak sortzen duen eremuaren kasuan, gorputz orok grabitate izeneko azelerazio baten menpe egoten dira, azelerazioa hori Lurraren zentroarekiko gorputza aurkitzen den distantziaren arabera aldatzen delarik. Halere, eguneroko bizitzan topa ditzakegun egoeretan, gorputzek jasaten dituzten distantzia aldaketak lur-gainazaleriko ez dute apenas eraginik grabitatearen balioan. Hori dela eta, lur-gainazalaren inguruan bere balioa konstantea dela onartzen dugu.
Gorputz baten pisua, grabitatea bezala, magnitude bektoriala da, noski.
- Modulua: pisuaren balioa gorputzaren masa eta bere gainean aplikatzen den azelerazioaren arteko biderkadura izan da. P=m·g. Esan bezala, lur-gainazalean g-ren balioa konstantea kontsideratzen da; 9,8 m/s2-ko balioa onartzen da.
- Norabidea: lur-gainazalarekiko perpendikularra.
- Noranzkoa: Lurraren zentrorantz (esan ohi dugun bezala, “beti beherantz”)
Kontutan Hartzekoak
A) Ziurrenik jarraian datorrena soberan egon daiteke baina esan beharra dago oraindik oso modu traketsean erabiltzen ditugula hainbat kontzeptu. Izan ere, masa eta pisua askotan nahsten ditugu; askotan entzuten dira “grabitatea gorputzen gainean eragiten den indarra da” bezalako baieztapenak. Beraz, mesedez modu egokian erabili magnitude ezberdinak.
B) Lur-gainazalaren gainean dagoen gorputz batentzat grabitatearen balioa 9,8 m/s2-koa dela onartu dugu baina, esan bezala, distantziarekin zerikusi zuzena du.
- Gorputz baten pisua poloetan edota Everesten tontorrean desberdina da.
- Lur-gainazalarekiko 10000 km-tara biraka dabilen satelite baten pisua, lur-gainazalean zegoenean baino txikiagoa da.