Alboko irudian aldamio baten gainean dagoen igeltsari bat ikusten da. Aldamioak indarra jasaten du igeltsariaren pisuaren ondorioz. Aldamioak, bere aldetik, euste indar bat egiten du, aurrekoaren erreakzio bezala. Bi indar bertikalak modulu bera eduki beharko dute. Horrela izango ez balitz, igeltsariak aldamioa puskatu eta erori egingo litzateke (m·g>N) edota, alderantzizko kasuan, igeltsariak gorantz azelerazio bat nabarituko luke (N>m·g).
Aurreko adibidean agertzen den ERREAKZIO INDARRA edozein gainazalaren gainean indar bat aplikatzearen ondorioa izango da. Nahiz eta kasu askotan indar honen jatorria gainazal baten gainean ipinitako gorputz baten pisua izan, ez du zertan beti pisuaren ondorioa izan beharrik. Pentsa bestela zer gertatzen den pareta baten aurka bultza egiten badugu; paretak guk egindako indarrari beste erreakzio indar bat ere oposatuko dio. Honen izaera aldamioaren kasuan agertzen denaren berdina izango da.
Akzioa edozein izanda ere, gainazalaren erreakzio indar hori berrorekiko elkarzuta da beti. Horregatik deitzen zaio INDAR NORMALA.
Indar normala, , gainazal batek bere gainean aplikaturiko akzioari oposatzen dion erreakzio indar elkarzuta izango da.
- Modulua: gainazalari egiten zaion indarraren osagai bertikalaren berdina. Sekulan ez da izango handiagoa. Gainazalari egiten zaion indarra honek aurka egin dezakeen balio maximoa gainditzen badu, gainazalaren suntsitzea lortuko da.
- Norabidea: akzioa edozein norabidean aplikatuta ere, indar normala beti izango da gainazalarekiko elkarzuta.
- Noranzkoa: akzioaren aurkakoa