Lotutako gorputzak. Tentsioa

Automobil batean, motor, transmisio, ardatz eta gurpilek karrozeriara oso sendo lotuta egon behar dute, bestela ezin daitezke batera joan; gauza bera gertatzen da lokomotorea eta berarekin batera daramatzan bagoiekin.

Ibilgailu bat atoian eramateko, teinka jartzen den kablea erabiltzen dugu eta kable horrek transmititzen dio ez dabilen automobilari higiarazten dion indarra.

Lotuta dauden gorputzek eratzen duten sistemako atal eragileak eta atal pasiboak euren artean sortzen dituzten elkarrekintza indarrei, tentsio indar edo tentsio esaten zaie

Tentsio indarrak transmititzen dituen tresna kablea edo teinka jartzen den gauzaren bat dela ikusten dugu. Teinka jartzen da, bai mutur batean bai bestean, akzio eta erreakzio indarrak jasaten dituelako

Tentsioaren presentzia bereziki garrantzitsua da, txirriken laguntzarekin, pisuak igotzeko diseinatzen diren sistemetan

Horrela, G. Atwood (1746-1807) izeneko fisikari ingelesak Atwood-en makina deritzon sistema eraiki zuen, grabitatearen azelerazioa determinatzeko asmoz.indarrakjardunean06

Txirrika batez eta txirrikaren ildotik pasatzen den masa arbuiagarriko hari luzaezin batez osatuta dago sistema hori. Hariaren mutur bakoitzetik gorputz bat eseki daiteke. Bi masetako bat bestea baino handiagoa bada, bi gorputzak azeleraturik higituko dira, masa handienekoa beherantz eta bestea gorantz

Sokaren mutur bakoitzean tentsioak eragingo du. Sokaren masa arbuigarria dela suposatuz, tentsio biak balio berekoak dira. Akzio-erreakzioaren printzipioaren arabera, tentsio horiek sokari lotuta dauden gorputzetan ere eragiten dute

Jarraian dituzun ariketetan, aurreko egoeraren antzekoak ebaztea tokatuko zaizu. Arreta ipini eta ekin ariketa ebazteari

Proposatutako ariketak

4.- Ondorengo irudiko sisteman, kalkulatu sistemaren azelerazioa eta sokaren tentsioa, gainazalaren marruskadura koefiziente dinamikoa µz=0,2 bada.

indarrakjardunean08

5.- Aurki ezazu marruskadura koefizientearen balioa irudiko sistema mugitu ez dadin. Zein izango da T1 tentsioaren balioa?.

indarrakjardunean09

6.- Geldiunetik abiatuta M masa azelerazio batez erortzen hasten da. h altuerara iristen denean soka eten egiten da, ondoren m-k igotzen jarraitzen du. Soka puskatu denetik zenbat metro igo ditu gelditu arte?.

DATUAK: M=2 kg; m=1 kg; h=3m

indarrakjardunean10


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org