Lan mekanikoa

Lanaren kontzeptu fisikoa eta guk normalean, gure hizkeran, erabiltzen duguna ez datoz bat. Pertsona batek eskuan gauza bat badu baina higitzen ez badago, lana egiten duen galdetuz gero, ziur aski baietz erantzungo digu. Baina fisikaren ikuspegitik, berriz, ez du lanik egiten; esfortzu bat egiten du. Lan hitza darabilgunean, gehienetan neke edo esfortzuren bat adierazi nahi izaten dugu, fisikoa zein mentala.

Fisikan bereizi egiten ditugu bi kontzeptu horiek: indar bat ezartzen dugunean esfortzu bat egiten dugu eta lan bat egiten dugu indar batek aldaketa ekartzen badu berarekin. "Lan bat burutu" dela diogunean, goputz batean indar bat bere aplikazio-puntuaren desplazamenduaz eragin dela esan nahi da. Ekintza horren ondorioz, gorputz batetik beste batera energi kantitate bat transferitzeko modu bat da lana.

Aipatutako bi faktoreak, indarra eta desplazamendua, funtsezkoak dira lana burutu edo egin dadin.

nergia(1)

Beraz, bi magnitude bektorialen menpeko magnitudea da lana. Bi magnitude hauen arteko angeluak ere zeresana handia dauka. Hau guztia laburbilduz, hona hemen lanaren definizio fisikoa:

Aplikazio-puntua ibilbide zuzenean higitzen ari den indar konstante batek buruturiko lan mekanikoa, W, honako biderkadura eskalar honen berdina da:

ekuazioa02

Definizioaren arabera garbi ikusten da lana magnitude eskalarra dela. Bere balioa, esan bezala, indarra eta desplazamendu bektoreek osatzen duten angeluaren araberakoa izango da. Horrela kasu desberdinak edukiko ditugu:

  • Lan eragilea (0º<j<90º)

Lana positiboa da eta lan eragilea deritzo, gorputzaren higidura errazten baitu.
ekuazioa03
 j=0º denean, lanak bere balio maximoa hartzen du:
ekuazioa04
energia(2)

  • Lan nulua (j=90º)

Lan nulua da. Desplazamenduarekiko perpendikularra den indarrak ez du lanik burutzen.
ekuazioa05
energia(3)

  • Lan erresistentea (90º<j<180º)

Lana negatiboa da eta lan erresistentea deritzo, gorputzaren higiduraren aurkakoa baita.
ekuazioa06
energia(4)

SIko unitateak

Lanaren unitatea Joule (J) izenekoa da.

Joule bat newton batekoindar batek bere aplikazio-puntua indarraren norabide eta norantza berean metro bat desplazatzean burutzen duen lana da

1 J=1 N·1 m

Proposatutako ariketak

1.- Esan ondorengo baieztapena egiazkoa ala gezurrezkoa den: “Indarra egiten dugun kasu guztietan lana burutzen dugu”

2.- Kalkula ezazu, kutxa bat 7 m-ko distantzian zehar 175 N-eko indar konstanteaz herrestan eramatean pertsona batek buruturiko lana, baldin:

  1. Indarra desplazamenduaren norabide eta norantza berberez aplikatu bada
  2. Indarrak eta desplazamenduak 25º-ko angelua osatu badute

3.- 10 kg-ko altzari bat 2 m-tan zehar desplazatu da horizontalki, horizontalarekin 30º-ko angelua osatzen duen F=60 N-eko indar konstantearen eraginez. Marruskadura-koefizientearen balioa 0,3koa izanik, kalkula itzazu altzarian eragin duten indar guztiek buruturiko lanak eta indar erresultanteak eginikoa

1 Comment to "Lan mekanikoa"

  1. Kontrol sistemak « Teknologia2 wrote:

    […] eta kontrolatzea da. Mota asotakoak izan daiteze, baina bi multzo nagusietan biltzen dira: mekanikoak eta […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org