Alternadorea

Iman iraunkorrek sorturiko ekuazioa83 eremu magnetiko uniforme batean era mekanikoan ω abiadura angeluar konstanteaz birarazten den N espiradun bobina lau bat da, izatez.

Espiraren muturrak konektaturik daude espirarekin batera biraka dabiltzan bi eraztunekin (A). Bi eraztunekin kanpo-zirkuitu bat konektatzen da bi eskuilen (E) bitartez. Espira eremu magnetikoan biraka dabilen bitartean, espiran zeharreko fluxu magnetikoa aldatuz doa eta, beraz, indar elektroeragile bat induzitzen da espiran, eta honek kanpo-zirkuituan korronte elektrikoa zirkularazten du.

elektromagnetismoa43

Bobinaren sekzioak S azalera duela jorik, aldiune bakoitzean espiran zeharreko fluxu magnetikoa ekuazioa84 da, non θ delakoa ekuazioa85 gainazal-bektoreak ekuazioa83 eremu magnetikoaren bektorearekin eratzen duen angelua den.

Bobina ω balioko abiadura angeluarraz ari da biratzen. Beraz, θ angelua θ=ω⋅t eran adieraz daiteke. Orduan, aldiune bakoitzean espira zeharkatzen duen fluxu magnetikoa hauxe da:

ekuazioa86

Faradayren legearen arabera, honako hau da indar elektroeragile induzitua:

ekuazioa87

non ε0=B⋅S⋅ω delakoa indar elektroeragile induzitu maximoa da.

elektromagnetismoa44

Irudian ikusten den bezala indar elektroeragile induzitua era sinusoidalean aldatzen da denboran zehar. Hots, periodikoa da eta polaritatea aldatuz doa alternatiboki. Indar elektroeragilearen maiztasuna eta espiraren higidurarena berdinak dira eta ekuazioa89 balio dute.

Azaldutako eredua baliagarria da oinarrizko kontzeptua ulertzeko, baina ikuspegi praktikotik ez balio gehiegirik.

  • Induzitutako indar elektroeragilea eremu magnetikoaren intentsitatearen menpekoa da, beraz bigarrenaren balioa geroz eta handiagoa den heinean lehenengoarena ere handiagoa izango da. Horregatik, imana erabili beharrean ELEKTROIMANA deituriko tresna erabiltzen da eremu magnetikoa sortzeko.
  • Indar elektroeragilearen balioa bobinaren biraketa abiadura angeluarraren balioaren menpekoa da ere. Hala ere, bobinaren abiadura angeluarra handitzea ez da erraza, batez ere berau material ferromagnetiko baten inguruan biribilkatutako espira ugariz osatua badago. Arrazoi honengatik, eremu magnetikoaren bobinaren gainazal bektorearekiko eratzen duen orientazio aldaketaren maiztasuna handitzeko alternadore multipolarrak eratzen dira. Alternadoreak p polo bikote baditu eta ω=2Ï€f izanik, bere indar elektroeragile maximoa zera izango da:
ekuazioa90

Hona hemen oinarrizko funtzionamendua adierazten duen bideo bat:

Informazio osagarria nahi baduzu hemen duzu web orri interesgarri bat.


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org