Uhin Motak

Uhinen azterketa errazteko asmoz, zenbait irizpideei jarraituz, uhinen sailkapen bat egingo dugu.

HEDAPENAREN DIMENTSIOEN arabera:

  • Dimentsio bakarrekoak: norabide bakar batean hedatzen direnak. Adibidez, soka batean hedatzen dena.
  • Bi dimentsiokoak: gainazal lauetatik hedatzen direnak. Adibidez, uraren gainazalean hedatzen dena.
  • Hiru dimentsiokoak: espazioaren hiru dimentsioetan hedatzen direnak.

IZAERAREN arabera:

  • Uhin mekanikoak: hedatu ahal izateko euskarri material bat behar dute. Adibidez, soinua, higidura sismikoetan sortzen direnak, eraikin edo zubietatik hedatzen direnak,…
  • Uhin ez-mekanikoak: hutsean zehar hedatu daitezkeenak. Adibidez, uhin elektromagnetikoak (argia, irrati uhinak, mikrouhinak,..)…

BIBRAZIO MODUAREN arabera:

  • Luzeratako uhinak: edozein ingurune materialetan heda daitezke, hedapenaren norabidea eta bibrazioarena bat datozelarik. Adibidez, soinua,…
  • Zeharkako uhinak: bibrazioaren norabidea eta hedapenarena perpendikularrak dira. Adibidez, uhin elektromagnetiko guztiak. Zeharkako uhin mekanikoak ingurune elastikoetan (likido edo solido) baino ez dira hedatzen.

HEDATZEN DEN PERTURBAZIOAREN arabera:

  • Askea
  • Indargetua
  • Behartua

 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org