Islapen eta errefrakzio fenomenoekin gertatzen zen bezala, propietate honek bereziki du garrantzia argiaren kasuan. Halere, jarraian porpietatearenn azalpen orokorra egingo dugu, argairen kasua bostgarren gaian ikasi ahal izango dugularik.
Soka teinkatu bat gora eta behera astintzen badugu plano bertikalean bibratzen duen zeharkako uhin bat sortzen dugu. Eskuinetik ezkerrera bibratu erazten badugu, uhin berriak plano horizontal bakar batean bibratzen du. Baina, zeharkako uhinetan (argia, adibidez) ematen diren bibrazioak, hedapen norabidearekiko elkarzutak diren infinitu planoetan ematen dira.
Nola edo hala, zeharkako uhina, bibratu dezakeen plano posible guztietatik gutxi batzuetara bibratzera mugatzen bada, uhina POLARIZATUA dagoela esaten da. Plano bakarrean bibraraztea lortzen bada, orduan uhina LINEALKI POLARIZATUA dagoela esaten da.
Kontutan hartzekoak
A) Islapena, errefrakzioa edo difrakzioa uhin higidura guztietan gertatzen diren fenomenoak diren bezala, kontuan hartu behar da bakar-bakarrik zeharkako uhinak polariza daitezkeela. Ezaugarri honetan oinarrituz, hain zuzen ere, frogatu zen argia zeharkako uhina dela.