Eremu elektrikoa

Ikusia dugunez, gorputz kargatuek indar elektrikoak jasaten dituzte gorputzen masek indar grabitatorioak jasaten dituzten bezala. Gorputz baten inguruan eremu grabitatorioa sortzen den bezalaxe, gorputz kargatu baten eremu elektriko bat sortzen da, bere eragina distantzi indarren bidez azaltzen duena.

Espazioalde batean kokaturiko karga elektrikoak berau inguratzen duen espazioa “aztoratzen” du, bere inguruan indar eremu bat sortuz, eremu elektriko izena hartzen duena hain zuzen ere.

Espazio eskualde horretan beste karga elektriko bat kokatzen denean, bere gainean indar elektriko bat azaltzen da, Coulomb-en legean azaltzen dena.

EREMU ELEKTRIKOAREN INTENTSITATEA

Aurreko gaian gertatzen zen bezala, eremuko puntu bakoitzean agertzen den indar elektrikoa puntu horretan ipintzen den kargaren araberakoa da; hau da, puntu berean indar ezberdinak jasaten dituzte bi karga ezberdinek.

Beraz, eremu elektrikoa era egokian karakterizatzeko (q-ren balioarekin zerikusirik ez duena, alegia) hemen ere EREMU ELEKTRIKOAREN INTENTSITATEA puntu batean definituko dugu.

Eremu elektrikoaren intentsitatea puntu batean , puntu horretan kokatutako karga unitate positiboarengan agertzen den indarraren balioa da.

Ondorioz, Q karga batek P puntu batean sortzen duen intentsitatearen balioa aurkitzeko nahikoa da bertan q beste karga bat ipintzea eta bere gainean agertzen den indarraren balioa aurkitu.

Intentsitatearen ezaugarriak hauek izango dira:

  • MODULUA: q kargaren gainean agertzen den indarrak eta karga beraren arteko zatidura. Hau da .
  • NORABIDEA: P puntua eta eremua sortzen duen Q kargaren zentroa lotzen duen zuzenarena.
  • NORANTZA: puntuan ipinitako q karga positiboak nabarituko zukeenaren berdina.

EREMU ELEKTRIKOAREN GAINEZARMEN PRINTZIPIOA

Esperimentalki frogatu daiteke indar elektrostatikoek gainezarmen printzipioa betetzen dutela. Beraz, ingurune jakin batean bi karga puntual baino gehiago badago, karga batean eragiten den indarra beste karga guztiek bertan eragiten duten indarren batura bektorialaren berdina da.

elektrikoa04

EREMU ELEKTRIKOAREN INDAR LERROAK

Espazioko eskualde batean agertzen den eremu elektrikoaren ikuspegi orokor bat edukitzeko, baliagarria izaten da eredu grafiko bat edukitzea. Horretarako, indar eremu baten aurrean gaudenez, interesantea da indar lerroak nolakoak diren aztertzea. Gogoratu lerro hauek eremuaren intentsitate bektorearekiko ukitzaileak izan behar direla.

Kasu honetan indar lerroen norantza eremu elektrikoa sortzen duen kargaren ikurraren baitan dago (kontutan hartu suposatu dugula intentsitatearen norantza karga puntual positibo batentzat dela).

Hona hemen, eremu elektriko ezberdinetan agertzen diren indar lerroen adierazpen grafikoak.

Gehiago sakontzeko, hemen duzue eremua "ikusteko" baliagarria izan daitekeen animazio bat.

Kontutan hartzekoak

A) Eremu grabitatorioan gertatzen den bezala, eremu elektrikoa ere ZENTRALA da. Ondorioz, eremuko edozein puntutan karga baten gainean beste batek egiten duen indarraren norabidea bi kargen zentroak lotzen dituen zuzenarena izango da, norantza kargen ikurren araberakoa izanik.

B)

Magnitudea Ikurra Unitatea
Indar elektrikoa F Indarra (N)
Intentsitate elektrikoa E N·C-1

Ebaztutako Ariketa

1.- Lor bitez 1 μC-tako karga duen eta (0,4) puntuan kokatuta dagoen partikula baten gainean eragiten duen indarraren osagai kartesiarrak, indar hori hurrengo karga banaketari esker sortua baldin bada:

DATUAK: 1μC=10-6 C; k=9·109 N·m2·C-2

Proposatutako Ariketak

2.- Bi karga elektriko berdin ditugu. Biak elkartzen dituen segmentuaren erdiko puntuan probazko karga elektriko txiki bat kokatzen bada, orekan egongo al da? Zergatik?. Zer gertatzen zaio azken karga honi hasierako posiziotik pixka bat desplazatzen bada?

3.- Espazioko puntu batean kokatutako karga batek sortzen duen eremu elektrikoaren intentsitatearen balioa ingurunearen menpe dago". Egia ala gezurra?. Ondo arrazoitu.


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org