Eremua eragiten duten gorputzetatik R distantzian sortutako grabitate eremua eta eremu elektrikoa kalkulatzeko bidea ematen diguten espresioak alderatzean:
eta
zenbait berdintasun eta alde ikusiko ditugu. Besteak beste honako hauek dira:
BERDINTASUNAK |
ALDEAK |
- Biak dira eremu zentralak, izan ere, norabidea puntu bat eta eremua sortzen duen karga edo masa dagoen tokia lotzen dituen lerroarena baita.
- Biak dira kontserbakorrak: eremuaren intentsitatea¬ren balioa P puntuan, puntu hori eta eremua sor¬tzen duen magnitudearen kokagunearen arteko dis¬tantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala da.
- Eremua sortzen duen masa edo karga bat izateak “perturbazio” bat eragiten du, espazioari propietate bat emanez puntu bakoitzean. Espazioaren pertur¬bazioa agerian izateko beharrezkoa da eremua da¬goen puntuetan masa edo karga bat izatea, eremua dagoela agertzen diguna, hain zuzen.
- Indar eremu zentralak direnez, biei dagokie energia potentziala eta potentzial bat definitu daiteke, grabi¬tate potentziala zein elektrikoa.
- Bi karga edo masaren arteko indarra bien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzio¬nala da.
|
- G konstante unibertsala denez, gorputz batek sortu¬tako grabitate eremuak ez du zerikusirik gorputza biltzen duen ingurunearen izaerarekin. Ez da hori gertatzen eremu elektrikoan, izan ere, k konstantea ingurunearen araberakoa da. Beraz, karga batek sortzen duen eremu elektrikoaren intentsitatea al¬datu egin daiteke; nahikoa da ingurunearen izaera aldatzea.
- Grabitate eremuak norantza bera du beti: indar lerroak eremua sortzen duen masarantz doaz; eremu elektrikoak bi norantza ditu, eremu hori sor¬tzen duen kargaren zeinuaren arabera : positiboa bada, indar lerroak kargatik ateratzen dira eta, ne¬gatiboa bada, indar lerroak sartu egiten dira bertan.
- grabitate eremua ez da aldatzen eremu hori sortzen duen gorputza egon arren hala ere higitzen dauden kargen kasuan magnetikoa dugu elkarrekintza elektrikoaz gain
- Elkarrekintza indarrak erakartze indarrak dira grabitate eremuan. Eremu elektrikoan, aldiz, erakartze edo aldaratze indarrak izan daitezke, elkarrekintzan parte hartzen duten kargen zeinuaren arabera.
- G eta k-ren balioak alderatzen baditugu, unitateko masa, karga eta distantzien kasuan, elkarrekintza elektrostatikoko indarra askoz handiagoa da grabita¬torioa baino.
Fgrabitatorioa=6,67·10-11 N Eelektrikoa=9·109 N
|