Lenteentzako ondorioztatu diren ekuazioak aplikagarriak dira izpi paraxial, lente mehe eta argi monokromatikoarentzat. Errealitatean baldintza hauek betetzen ez direnez, irudiek aberrazioak bezala ezagutzen diren akatsak agertzen dituzte beti. Aberrazioak, irudi errealaren eta teoriak aurresan duenaren artean ageri diren desberdintasunak dira. Aberrazioak honelakoak izan daitezke: GEOMETRIKOAK: puntu batetik datozen argi izpiak lentea zeharkatu ondoren, irudia eratzeko […]