Azter ditzagun jarraian argiaren hedapenarekin lotutako hainbta kontzeptu: hedapen norabidea, abiadura eta hauekin zerikusi zuzena duen eklipsearen fenomenoa Lurretik kanpo ez dauden esperientzia guztientzat, ingurune garden eta homogeneo batean argia lerro zuzenean hedatzen dela onar daiteke. Horrela, adibidez, argi foku puntuala erdian zuloa duten kartoizko orri batzuen bitartez begiratzen bada, argi fokua zuloak lerrozuzenean daudenean […]
Aurreko bidalketan adierazi denez argia uhin elektromagnetikoen barruko maiztasun tarte jakin bateko uhin multzoa da. Kontutan izanik uhin elektromagnetikoak orokorrean garrantzi handikoak direla fenomeno fisiko askotan, azter ditzagun jarraian espektro elektromagnetikoa osatzen duten uhin multzo desberdinak. Argia uhin elektromagnetiko bat da, baina uhin elektromagnetiko guztiak ez dira argidunak, giza begiak antzeman ditzakeen esanahian. Denak dira […]
Soinuaren azterketa egin ondoren pasa gaitezen fisikan garrantzi handikoa den beste uhin bat aztertzea: argia, hain zuzen ere. Lehenik eta behin argiaren izaeraren inguruan egon diren teoria desberdinak aztertuko ditugu Kanpo-munduari buruz ditugun ezaguera gehienak ikusmen eta entzumenaren bitartez jasotzen ditugula baiezta daiteke. Horregatik, hasiera batean ondoko definizioa eman dezakegu: Argia gure ikusmen-sentimena eraginez, inguruko […]
Argiaren izaera ondulatorioa izanik, honek uhinentzat orokorrean ikasitako fenomenoak ere aurkezten ditu, hala nola, islapena, errefrakzioa, polarizazioa eta interferentziak. Argiaren kasurako propietate hauen ondorioak bereziki garrantzitsuak izanik, aztertu ditzagun islapena eta errefrakzio fenomenoak argiarentzat Argiak izaera ezberdineko bi ingurune garden banatzen dituen gainazalera heltzen denean, zati bat islatu eta beste bat errefraktatu egingo da, […]