'azelerazioa' Tag

  • Erreferentzi sistema ez-inertzialak. Indar irudikariak edo ez-inertzialak

    4 martxoa, 2008

    Orokorrean, m masa duen gorputz baten gainean eragiten duten indarren erresultantea ezagutuz gero, gorputz hori zein azelerazioz higitu eta, ondorioz, zein higidura mota duen zehaztu dezakegu. Ikusten denez: Indar erresultantea aldatzen ez bada, puntuaren higidura zuzena eta uniformeki azeleratua izango da Higidura azeleratuaren adibide garbi bat (batzuek egunero jasan behar izaten dutena) igogailu batek, martxan […]

  • Higidura zirkular uniformeki azeleratua (HZRUA)

    11 abendua, 2006

    Higiduraren deskribapena Automobil bat higitzen hasten denean, gurpilak gero eta angelu handiagoko biraketak egiten ditu denbora-tarte berdinetan. Horrela, abiadura angeluarra handiagotu egiten da. Abiadura angeluarra modu uniformean aldatzen bada, gorputzak higidura zirkular uniformeki azeleratua burutzen duela esaten da. Higidura zirkular uniformeki azeleratua (HZRUA) higikariak ibilbide zirkularra azelerazio angeluar konstanteaz burutzen duenekoa da. Aurrekoan ez bezala, […]

  • Higidura Zuzen eta Uniformeki Azeleratua (HZUA)

    6 azaroa, 2006

    Higiduraren deskribapena Irudian ikus daiteken bezala, higikariaen abiaduraren norabide eta noranzkoak denborarekiko konstanteak dirauten bezala, bere modulua kantitate konstante batean handitu edo txikitzen da. Horrexegatik daukagu higidura zuzen eta uniformeki azeleratu bat. Lehen ikusi dugun bezala, ibilbide zuzena duen higikari batek ez du bere norabidea aldatzen eta, ondorioz, higidura horretako azalerazioaren osagai normala zero da. […]

  • Azelerazioaren osagai intrintsekoak

    6 urria, 2006

    Higikari batek bere ibilbidearen gainean duen posizioa, A, zehazteko, ondorengoa egin dezakegu: Erreferentzi modura ibilbideko O puntu bat hartu. O eta A-ren arteko ibilbidea irudikatu. O jatorria eta A puntua banatzen dituen distantzia, ∆s. Ibilbideko edozein punturi lotu diezaiokegu ibilbidearekiko ukitzailea den ardatz batek eta ibilbidearekiko perpendikular den beste ardatz batek eraturiko erreferentzi sistema. Erreferentzi […]

  • Azelerazioa

    29 iraila, 2006

    Automobileko gidariak bihurgunea hartzeko gidagailuari eragiten dionean, abiadura bektorearen norabidea aldatuz doa aldiunetik aldiunera. Eta gidariak azeleragailuari sakatzen dionean, aldatu egiten da abiadura bektorearen modulua. Abiaduraren aldaketa gertatzen denean, modulua izan zein norabidea izan, azelerazioa dago. Abiadurarekin gertatzen den bezala, batez besteko azelerazio eta aldiuneko azelerazioaren artean desberdindu beharko dugu. Batez besteko azelerazioa Irudian ikus […]

  • Osziladore harmonikoaren higiduraren azterketa zinematikoa

    19 iraila, 2006

    Aurreko saioan ikusi ahal izan genuen osziladore harmonikoaren posizio nola aldatzen den denborarekiko (). Kontutan izanik posizioaren balioak funtzio sinusoidal baten bitartez emanak datozela garbi dago posizioaren balioak denborarekiko adieraziz gero ardatz kartesiarretan sinusoide bat lortuko dugula simulazio honetan ikusten den bezala (OHARRA: simulazioa ondo ikusi ahal izateko beharrezkoa da lehenik goiko menutik aukeratzea. Era […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org