Ikasturtearen hasieran ikusi genuen bezala, gorputz zurrunek bi motatako higidurak izan ditzakete: translaziokoa eta ardatz baten inguruko biraketakoa. Horrela, solido zurrunen edozein higidura translazio eta biraketa-higiduren konposizio modura kontsidera daiteke. Honen adibideak dira gurpil baten errodadura higidura edota torloju baten higidura. Indar momentua Puntu batetik pasatzen den ardatz baten inguruko biraketa sortaraziko duen indar baten […]
Azpiko irudian bi txakurrek eginiko eta indarrez herrestan eramandako lera bat ikus dezakegu. Sorturiko efektua, indarra egingo lukeen txakur bakar batek sortuko lukeenaren baliokidea da. Indar hori beste bien batura bektoriala da eta indar erresultantea deritzogu, edo huts-hutsean, erresultantea. Gorputz baten gainean eragiten ari den indar-sistema baten erresultantea, , sistemako indar guztien batura bektoriala da. […]
Mahai gainean geldi dagoen gorputzaren gainean gorputz hori higitzeko besteko intentsitatea duen indar bat ezartzen baduzu, gorputza indarra ezartzen dugun norabide eta noranzko berean higituko da. Beraz, ateratzen dugun ondorioa da indarra magnitude bektorial bat dela eta bektoreen bitartez adierazi daitekeela. Horrela, gorputz baten gainean indar batek eragingo duen efektua, indarra aplikatzen deneko puntuaren, bere […]