'Einstein' Tag

  • Einsteinen eskola garaiko diploma

    12 urria, 2006

    Askotan entzun dugu Einsteinek arazoak izan zituela eskolan bere gaztaroan; ikasle txarra omen zen. Blog honetan bere eskolako nota buletina ikus daiteke. Irakur daitekeenaren arabera, ez zen hain ikasle kaxkarra.

  • Ilusio optikoa ala fisika?

    13 maiatza, 2006

    Beno, jada gutxi falta da azterketekin amaitzeko. Azken egunotako sintonian jarraituz hona hemen gure Albert maitearen inguruko bideo interesgarria. Konturatzen al zarete Einsteinek bistarekin jarraitzen gaituela edonora mugituta ere?. Ilusio optikoa ala fisika? Horrelakoak gustukoak badituzue webgune honetan disfrutatzeko aukera izango duzue. Beno, besterik ez. Eman gogor ia bukatu dela ikasturtea eta!!!!

  • Denbora gelditu nahi al duzu?

    5 martxoa, 2006

    Denbora gelditu nahi baduzue hemen azaltzen dizue nola. Proba ezazu!

  • Lagundu Albert, arraina bat naiz!!

    12 otsaila, 2006

    Hona hemen Albert Einstein. Bai, bai.. horrela da. Irudian ikusi duzuen urrezko arrain honek Albert Einstein izena du eta, webgunean diotenez, munduko arrainik azkarrena omen da. Baina, noiztik etxekotu daiteke bada arrain bat?

  • Einsteinen esaldi ospetsuak

    15 abendua, 2005

    Hem dituzu Einsteinen aipu ospetsuenen zerrenda bat (ingelesez :sad:). Egia esan ez dut gehiegi inbestigatu honen guztiaren inguruan baina iruditzen zait oso zientzilari gutxik eskaini dituztela hainbeste "perla".

  • “Annus Mirabilis” berri baten hasiera Jakintza ikastolan?

    5 iraila, 2005

    Zuetako askok jakingo duzuen bezala 2005. urte hau Munduko Fisikako Urtea deklaratua izan da UNESCOren partetik. Aurten Einstein-en "Annus Mirabilis" bezala ezagutzen den urtearen mendeurrena ospatzen dugu. 1905. urtean Albert Einsteinek publikatu zituen bost lanek goitik behera aldatu zuten garai hartako fisikaren konzepzioa, bere ekarpenak zientziaren historian izan diren garrantzitsuenetakoak kontsideratu direlarik. Urte honetan ospatuko […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org