Indar elektrikoak gure eguneroko eginkizunetan era zuzen edo zeharkakoan ageri dira; argia pizten dugunean, janariak kontserbatzeko hozkailua erabiltzen dugunean edota motorra elektrikoak erabiltzen dituzten garraioetan bidaiatzen dugunean. Bestalde, indar elektrikoak fenomeno natural ugariren arduradunak izaten dira ere, hala nola, borragoma baten elastikotasuna edota olioaren biskositatea. Gure gorputzaren metabolismoan ematen diren prozesu kimikoak ere indar elektrikoen […]