'energia potentziala' Tag

  • Energia mekanikoaren kontserbazio printzipioa

    2 maiatza, 2007

    Ikusi dugunez, gorputz baten gainean lan mekanikoa burutzean, gorputzak nolabaiteko energia bereganatzen du: energia zinetikoa, energia potentzial grabitatorioa… Hain zuzen energia mota hauen baturari energia mekanikoa deritzo. Gorputz baten energia mekanikoa gorputz horren energia zinetikoaren eta energia potentzialaren batura da. Em=Ez+Ep Irudiko gorputza A puntuan geldi dagoenean, gorputzaren energia mekanikoa energia potentzial grabitatorioaren berdina da, […]

  • Energia potentzial grabitatorioa

    26 apirila, 2007

    Energia potentzial grabitatorioaren azalpen kualitatiboa Aurreko atalean aztertu dugun adibidearen antzeko batean oinarrituz, m masako gorputz bat mahai baten gainean ipintzen dugunean, hau erreposoan dagoela ikus genezake. Hau da, ez du lanik egiteko berezko ahalmenik. Gorputzaren gainean indar bat aplikatzean bertikalki gorantz eta justu-justu bere pisuaren balioaren berberarekin (horrela, abiadura konstantez igotzea lortuko dugu), hau […]

  • Eremu elektrikoaren energia potentziala

    23 otsaila, 2007

    Aurreko gaian esandakoaren arabera, indar elektrikoa posizioaren araberako indar zentrala denez, indar kontserbakorra izango da eta, ondorioz, eremu elektrikoa EREMU KONTSERBAKORRA dela esan dezakegu. Honen ondorioz, karga bat eremu elektriko baten barruan posizioz aldatu nahi izango bagenu, egin beharreko lana hasierako eta bukaerako posizioen energia potentzial elektrikoen diferentziaren berdina izango da, eremu kontserbakorretan gertatzen ohi […]

  • Energia potentzial grabitatorioa

    25 urtarrila, 2007

    Orain arte ikusi dugunaren arabera, eremu grabitatorioan aurkitzen den m masako gorputz baten gainean indar bat agertzen da, berau, gorputzak duen posizioaren araberakoa izanik. Honen arabera, partikularen posizioa aldatzerakoan, eremuko indar horrek lan bat egingo du adierazpenak emango diguna. Bestalde, indar grabitatorioa indar zentrala da, bere norabidea beti eremua sortzen duen masaren zentrora zuzenduta dago. […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org