Bi korronte paraleloren eta mugagaberen arteko elkarrekintza aztertuko dugu jarraian, kontuan hartuta d distantziara daudela, I1 eta I2 korronteak igarotzen direla eta korronte biak norantza berean higitzen direla. I1-ek I2 eroalearen puntu batean sortutako eremu magnetikoaren indukzioa B1 izango da, berau Biot-Savarten erregelan oinarrituta lor daitekeelarik: Bestalde, eremu magnetiko honek hari eroale zuzen baten gainean […]
Demagun a eta b dimentsioko espira errektangeluarra indukzioko eremu magnetiko uniformearen barruan dagoela. Gainera eremu magnetikoaren bektoreak eta gainazal bektoreak Ï• angelua osatzen dute. Espiratik I intentsitateko korronte elektrikoak zirkulatzen du. Espiraren alde bakoitza eroale zuzentzat har dezakegu eta, ondorioz, Laplacen legea aplika daiteke. Lortuko ditugun emaitzak ondorengoak dira: Ikusten denez, BC eta DA eroaleetatik […]
Aurreko atalean, saiakuntza bidez lortutako emaitzak aztertu ondoren, galdera batekin egin dugu topo: ba al da aipatutako saiakuntzak biltzen dituen lege fisikorik?. Saiakuntza hauetatik hiru ondorio nagusi atera daitezke: Zirkuitu itxi batez osatutako sistema bat perturbatzen denean (iman edo bobina baten mugimendu erlatiboaren ondorioz edota honi akoplatutako bigarren zirkuitu baten intentsitatea aldatuz), bertan korronte elektriko […]
Lehenengo atalean ikusi dugun bezala, indukzioko eremu magnetiko baten barruan dagoen gainazal lau bat zeharkatzen duen fluxu magnetikoa ondorengo adierazpenak ematen du Fluxuaren aldaketak korronte induzitua sortzen duela ikusi dugu. Hortaz, gainazala bektoreko zirkuitu batean korronte induzitua lortu nahi badugu, fluxu magnetikoa aldatzeko zein prozedura erabil daitekeen aztertu behar dugu. Aldaketa hori lortzeko aukera bat […]
Nork bere aldetik, Faraday-k (Ingalaterran) eta Henry-k (Estatu Batuetan), zenbait ikerketa egin zituzten; ikerketon ondorioz, 1831. urtean ondorio bera lortu zuten: Baldintza jakin batzuetan, eremu magnetiko batek korronte elektrikoa sortzen du eta, ondorioz, eremu elektrikoa Bi ikerlariek aurrera eramandako lanak ondorengo saiakuntzan oinarritzen dira: Kontsidera dezagun galbanometro bati lotutako espira moduko zirkuitu inerte bat (inolako […]
Fluxu magnetikoa, indar elektroeragilea bezala, hurrengo atalean aztertuko dugun indukzio elektromagnetikoaren kontzeptua ulertzeko behar beharrezko magnitude bat da. Demagun eremu magnetiko bat (sinplifikatu arren uniformea dela suposatuko dugu). Bere barnean S azalera duen gainazal bat definitu dezakegu. Gainazal hau zeharkatzen duen FLUXU MAGNETIKOA, eremuarekiko elkarzuta den azalera unitatea zeharkatzen duen eremu lerro kopurua dela esan […]
BERDINTASUNAK ALDEAK Eremu elektrikoa eremu zentrala izanik, eremu kontserbakorra da. Bestalde, eremu magnetikoa ez da eremu zentrala eta, ondorioz, eremu ez-kontserbakorra da. Eremu elektrikoa kontserbakorra denez, posiblea da puntu bakoitzean magnitude eskalarra (potentziala) definitu eta honetan oinarriturik, gainazal ekipotentzialak definitu. Eremu magnetikoan ezin dugu eremua zehazten duen funtzio eskalarrik definitu. Eremu elektrikoaren eremu lerroak irekiak […]
Demagun eroale zuzen batetik I intentsitateko korronte elektrikoak zirkulatzen duela eta eremu magnetikoaren barruan dagoela (ikus eskuineko irudia). luzerako eroalearen korronte elementu batetik korronte intentsitatea doa -ren norabide eta norantza berean. Gauzak horrela, aurreko atalean erabili ditugun erlazioak, orain ere kontutan hartu beharko ditugu, hala nola: eta Ondorioz: Ikusten dugunez, I intentsitateko korronte elektrikoa daukan […]
Demagun espazioko gune batean eremu magnetikoa dagoela . Azterketa erraztearren har dezagun eremu hori uniformea dela (oraingoz ez zaigu axola bere jatorria). Esperimentalki froga daiteke eremu horren barruan erreposoan dagoen gorputz kargatu bat kokatzen badugu, bere gainean ez dela azaltzen erreposo egoera hori aldarazten duen inongo indarrik. Ez da gauza berbera gertatzen, ordea, eremu horren […]
Ardatz baten inguruan biribilkatu diren espiren multzoari bobina deritzo. Espiren arteko kontaktua deuseztatzeko kuprezko haria barnize isolagarri batekin inguratzen da. Askotan, (elektroimanetan, adibidez) bobinaren barruan burdinazko edo altzairuzko nukleo bat sartzen da. Horrelakoetan solenoide izena hartzen du. Solenoide luze batean (hau da, bere diametroa solenoidearen luzerarekiko mesprezagarria kontsidera daitekeenean), bere barnean sortzen den eremu magnetikoak […]