Lentea bi dioptrioz osatutako sistema optiko zentratua da non bietako bat gutxienez esferikoa da eta bestea laua edo esferikoa izan daiteke. Lente mota asko daude eta era askotara klasifika daitezke. Orokorrean bi bereizketa nagusi aztertuko ditugu: LENTEAREN LODIERAREN arabera: LENTE FINAK edo MEHARRAK: lente bat fina izango da baldin eta bere lodiera oso txikia bada […]
Dioptrio laua errefrakzio indize desberdina duten bi inguru banatzen dituen gainazal garden eta laua da. Dioptrio lauetan objektu baten irudia nola eratzen den aztertzeko kontsidera dezagun irudiko O puntua. n2 errefrakzio indizea duen inguruan kokatuta dago eta ondoren n1, lehenengoa baino errefrakzio indizea baxuagoa duen ingurua du. Inguru biak dioptrio lau baten bitartez banatuta daude. […]
Uhinek aurkezten dituzten propietate orokorrekin jarraituz, oraingo honetan garrantzia berezia duten bi fenomeno aztertuko ditugu: islapena eta errefrakzioa. Fenomeno hauek izaera guztietako uhinetan agertzen diren arren garrantzia berezia dute argiaren kasurako, nagusiski fenomeno hauetan oinarrituz azaltzen delako Optika Geometrikoaren atala. Beraz, azter ditzagun arretaz adierazitako fenomeno biak. Edozein ingurunetik hedatzen den uhin bat ezaugarri desberdineko […]
Argiaren izaera ondulatorioa izanik, honek uhinentzat orokorrean ikasitako fenomenoak ere aurkezten ditu, hala nola, islapena, errefrakzioa, polarizazioa eta interferentziak. Argiaren kasurako propietate hauen ondorioak bereziki garrantzitsuak izanik, aztertu ditzagun islapena eta errefrakzio fenomenoak argiarentzat Argiak izaera ezberdineko bi ingurune garden banatzen dituen gainazalera heltzen denean, zati bat islatu eta beste bat errefraktatu egingo da, […]