Demagun a eta b dimentsioko espira errektangeluarra indukzioko eremu magnetiko uniformearen barruan dagoela. Gainera eremu magnetikoaren bektoreak eta gainazal bektoreak Ï• angelua osatzen dute. Espiratik I intentsitateko korronte elektrikoak zirkulatzen du. Espiraren alde bakoitza eroale zuzentzat har dezakegu eta, ondorioz, Laplacen legea aplika daiteke. Lortuko ditugun emaitzak ondorengoak dira: Ikusten denez, BC eta DA eroaleetatik […]
Aurreko kasuan bezala, korronte zirkular bakoitza bere eremua sortzen duen korronte lerrozuzeneko elementuez eratuta dagoela suposa dezakegu. Irudiko espirako (R erradioduna) O zentroan dagoen indukzio magnetikoa kalkulatuko dugu; espiratik I intentsitateko korronteak zirkulatzen duela izan behar dugu kontutan. Horretarako, espira korronte elementu infinituek osatzen dutela joko dugu. Laplacen bigarren legea aplikatuz: Espiraren zentroan agertzen den […]