Aurreko atalean, saiakuntza bidez lortutako emaitzak aztertu ondoren, galdera batekin egin dugu topo: ba al da aipatutako saiakuntzak biltzen dituen lege fisikorik?. Saiakuntza hauetatik hiru ondorio nagusi atera daitezke: Zirkuitu itxi batez osatutako sistema bat perturbatzen denean (iman edo bobina baten mugimendu erlatiboaren ondorioz edota honi akoplatutako bigarren zirkuitu baten intentsitatea aldatuz), bertan korronte elektriko […]
Nork bere aldetik, Faraday-k (Ingalaterran) eta Henry-k (Estatu Batuetan), zenbait ikerketa egin zituzten; ikerketon ondorioz, 1831. urtean ondorio bera lortu zuten: Baldintza jakin batzuetan, eremu magnetiko batek korronte elektrikoa sortzen du eta, ondorioz, eremu elektrikoa Bi ikerlariek aurrera eramandako lanak ondorengo saiakuntzan oinarritzen dira: Kontsidera dezagun galbanometro bati lotutako espira moduko zirkuitu inerte bat (inolako […]