Nork bere aldetik, Faraday-k (Ingalaterran) eta Henry-k (Estatu Batuetan), zenbait ikerketa egin zituzten; ikerketon ondorioz, 1831. urtean ondorio bera lortu zuten: Baldintza jakin batzuetan, eremu magnetiko batek korronte elektrikoa sortzen du eta, ondorioz, eremu elektrikoa Bi ikerlariek aurrera eramandako lanak ondorengo saiakuntzan oinarritzen dira: Kontsidera dezagun galbanometro bati lotutako espira moduko zirkuitu inerte bat (inolako […]
Fluxu magnetikoa, indar elektroeragilea bezala, hurrengo atalean aztertuko dugun indukzio elektromagnetikoaren kontzeptua ulertzeko behar beharrezko magnitude bat da. Demagun eremu magnetiko bat (sinplifikatu arren uniformea dela suposatuko dugu). Bere barnean S azalera duen gainazal bat definitu dezakegu. Gainazal hau zeharkatzen duen FLUXU MAGNETIKOA, eremuarekiko elkarzuta den azalera unitatea zeharkatzen duen eremu lerro kopurua dela esan […]