HISTORIAURREKO LEHEN URRATSAK Zerua bera eta zeruko gorputzen higidurak (batez ere, Ilargiarenak, Eguzkiarenak eta planetenak) historiaurreko garaietatik liluratu ditu gizakiak. Zer dago zeruertzetik harantz?. Ziur asko, hau gizaki primitiboek beren buruei egindako lehen galderetariko bat izan zen. Galdera hauei erantzutera “jainkoen errebelazioak jaso zituzten eta berauekin harremanetan zeuden ustezko hautatuak” ausartu ziren bakarrik. Beraz, hasierako […]
Orain arte higidura sinpleak kontsideratu ditugu, dimentsio bakarrekoak. Nolanahi dela, naturan bi dimentsio edo gehiagoko higidurak agertzen dira. Higidura horiek, higidura konposatuak deritzegunak, bi higidura sinpleren edo gehiagoren konbinazioak dira. Datozen egunetan bi higiduren konposaketaren ondorioz higitzen diren hainbat gorputzen higidurak aztertuko ditugu. Jada XVI. mendean Galileok, higidura hauek aztertu ondoren, higiduren independentziaren printzipioa eman […]