Nork bere aldetik, Faraday-k (Ingalaterran) eta Henry-k (Estatu Batuetan), zenbait ikerketa egin zituzten; ikerketon ondorioz, 1831. urtean ondorio bera lortu zuten: Baldintza jakin batzuetan, eremu magnetiko batek korronte elektrikoa sortzen du eta, ondorioz, eremu elektrikoa Bi ikerlariek aurrera eramandako lanak ondorengo saiakuntzan oinarritzen dira: Kontsidera dezagun galbanometro bati lotutako espira moduko zirkuitu inerte bat (inolako […]