a irudia: Alboan ikus daitekeen irudian, higikari bat pasatu deneko puntuak adierazi dira. Puntu horiek deskribaturiko kurbari ibilbidea deritzo. Ibilbide horretako P puntuaren posizioa determinatzeko, OX eta OY ardatzek eraturiko erreferentzi sistema aukeratu dugu. b irudia: Jatorriarekin batera P puntuak bektorea determinatzen du. Horixe izango da une jakin horretan, higikariaren posizio-bektorea. Bere adierazpen matematikoa […]
Higiduraren oinarrizko magnitudeen analisiarekin hasi aurretik, adibide sinple batean oinarrituz, ahalegindu gaitezen lehenik topatuko ditugun kontzeptuen lehen hurbilpen bat egiten. Har dezagun horretarako konpas bat eta ahalegindu gaitezen paper gainean, partikula batek deskribaturiko higidura adierazten. O puntu batean konpasaren orratza jarri ondoren, marraz dezagun AB arku bat. Arkua marrazterakoan konpasaren muturrak paperak zehazten duen planoaren […]