'indarra' Tag

  • Higidura zirkularraren dinamika

    9 martxoa, 2008

    Azpiko irudian ikus daitekeen bezala trena trenbide zirkularretik higitzen ari da. Bere abiadura, uneoro ibilbidearekiko tangentea mantendu behar dena, norabidez aldatzen doa azelerazio normal baten menpe baitago. Ibilbide zirkularrean, abiaduraren norabidearen aldaketa denboraren baitan modu konstantean ematen denez, azelerazio normal edo zentripetua konstantea izango da moduloz eta jhonen zentrurantz zuzenduta egongo da. Bere modulua ondorengo […]

  • Erreferentzi sistema ez-inertzialak. Indar irudikariak edo ez-inertzialak

    4 martxoa, 2008

    Orokorrean, m masa duen gorputz baten gainean eragiten duten indarren erresultantea ezagutuz gero, gorputz hori zein azelerazioz higitu eta, ondorioz, zein higidura mota duen zehaztu dezakegu. Ikusten denez: Indar erresultantea aldatzen ez bada, puntuaren higidura zuzena eta uniformeki azeleratua izango da Higidura azeleratuaren adibide garbi bat (batzuek egunero jasan behar izaten dutena) igogailu batek, martxan […]

  • Korronte paraleloen arteko elkarrekintza

    17 apirila, 2007

    Bi korronte paraleloren eta mugagaberen arteko elkarrekintza aztertuko dugu jarraian, kontuan hartuta d distantziara daudela, I1 eta I2 korronteak igarotzen direla eta korronte biak norantza berean higitzen direla. I1-ek I2 eroalearen puntu batean sortutako eremu magnetikoaren indukzioa B1 izango da, berau Biot-Savarten erregelan oinarrituta lor daitekeelarik: Bestalde, eremu magnetiko honek hari eroale zuzen baten gainean […]

  • Lotutako gorputzak. Tentsioa

    28 martxoa, 2007

    Automobil batean, motor, transmisio, ardatz eta gurpilek karrozeriara oso sendo lotuta egon behar dute, bestela ezin daitezke batera joan; gauza bera gertatzen da lokomotorea eta berarekin batera daramatzan bagoiekin. Ibilgailu bat atoian eramateko, teinka jartzen den kablea erabiltzen dugu eta kable horrek transmititzen dio ez dabilen automobilari higiarazten dion indarra. Lotuta dauden gorputzek eratzen duten […]

  • Marruskadura indarra

    23 martxoa, 2007

    Newton-en lehenengo legeak dioenez, gainean inolako indarrik eragiten ez bada, gorputzek lehendik zeukaten pausaguneko edo higidura zuzeneko egoeran irauten dute. Nolanahi dela, eguneroko esperientzia printzipio horren aurkakoa dela dirudi: adibidez, pilota bat lurretik errotatzen jartzen badugu, denbora baten ondoren gelditu egiten dela ikusiko dugu. Zein da portaera portaera honen arrazoia? Ez ote da Newton-en lehenengo […]

  • Indar Normala

    23 martxoa, 2007

    Alboko irudian aldamio baten gainean dagoen igeltsari bat ikusten da. Aldamioak  indarra jasaten du igeltsariaren pisuaren ondorioz. Aldamioak, bere aldetik,  euste indar bat egiten du, aurrekoaren erreakzio bezala. Bi indar bertikalak modulu bera eduki beharko dute. Horrela izango ez balitz, igeltsariak aldamioa puskatu eta erori egingo litzateke (m·g>N) edota, alderantzizko kasuan, igeltsariak gorantz azelerazio bat […]

  • Lurreko grabitatea. Pisua

    22 martxoa, 2007

    Gorputz baten pisua eremu grabitatorio baten barnean murgilduta egotearen ondorioz agertzen den indarra da. Lurrak sortzen duen eremuaren kasuan, gorputz orok grabitate izeneko azelerazio baten menpe egoten dira, azelerazioa hori Lurraren zentroarekiko gorputza aurkitzen den distantziaren arabera aldatzen delarik. Halere, eguneroko bizitzan topa ditzakegun egoeretan, gorputzek jasaten dituzten distantzia aldaketak lur-gainazaleriko ez dute apenas eraginik […]

  • Bulkada eta higidura kantitatea

    2 martxoa, 2007

    Pentsa ezazu saio honetan ikusi dugun ibilgailua geldi, pausagunean dagoela. Higitzen hasteko, motorrak sortzen duen indarra gurpilei transmititu behar zaie. Argi dago, beraz, marruskadurak alde batera utziz gero, zenbat eta denbora gehiagoz mantendu motorrak gurpilei ezarriko dien indarra, abiadura handiagoa hartuko duela ibilgailuak. Aurreko adibidean parte hartzen duten fenomenoak modu fisikoan adierazteko, indarraren akzio dinamikoa […]

  • Newton-en hirugarren legea edo akzio-erreakzioaren printzipioa

    28 otsaila, 2007

    Irudiko jauzilariak goranzko bultzada hartu du, tranpolinak egiten dion indarrari esker. Izatez, indar hau aldi berean jauzilariak tranpolinari egiten dion indarraren erreakzio modura agertzen da. Naturan, indar edo akzio ororekin batera horri dagokion erreakzioa agertzen da, hots, indarrak binaka agertzen dira. Baieztapen hori Newton-en hirugarren legean edo akzio-erreakzioaren printzipioan laburbiltzen da. Gorputz batek beste gorputz […]

  • Newton-en bigarren legea edo dinamikaren funtsezko legea

    26 otsaila, 2007

    Newton-en lehenengo legeak gorputzean inolako indarrik eragiten ez duenean gertatzen dena azaltzen digu. Baina, zer gertatuko da gorputzean indar erresultante ez-nuluak eragitean? Pausagunean zegoen gorputz bati ondoz ondo indar desberdinak aplikatzean lorturiko emaitzak azaltzen dira alboko taulan. Indar horietako emaitza modura, gorputza higidura zuen uniformeki azeleratuaz desplazatzen da. Ikus sorturiko azelerazioa desberdina dela kasu bakoitzean. […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org