'inertzia' Tag

  • Higidura zirkularraren dinamika

    9 martxoa, 2008

    Azpiko irudian ikus daitekeen bezala trena trenbide zirkularretik higitzen ari da. Bere abiadura, uneoro ibilbidearekiko tangentea mantendu behar dena, norabidez aldatzen doa azelerazio normal baten menpe baitago. Ibilbide zirkularrean, abiaduraren norabidearen aldaketa denboraren baitan modu konstantean ematen denez, azelerazio normal edo zentripetua konstantea izango da moduloz eta jhonen zentrurantz zuzenduta egongo da. Bere modulua ondorengo […]

  • Erreferentzi sistema ez-inertzialak. Indar irudikariak edo ez-inertzialak

    4 martxoa, 2008

    Orokorrean, m masa duen gorputz baten gainean eragiten duten indarren erresultantea ezagutuz gero, gorputz hori zein azelerazioz higitu eta, ondorioz, zein higidura mota duen zehaztu dezakegu. Ikusten denez: Indar erresultantea aldatzen ez bada, puntuaren higidura zuzena eta uniformeki azeleratua izango da Higidura azeleratuaren adibide garbi bat (batzuek egunero jasan behar izaten dutena) igogailu batek, martxan […]

  • Newton-en bigarren legea edo dinamikaren funtsezko legea

    26 otsaila, 2007

    Newton-en lehenengo legeak gorputzean inolako indarrik eragiten ez duenean gertatzen dena azaltzen digu. Baina, zer gertatuko da gorputzean indar erresultante ez-nuluak eragitean? Pausagunean zegoen gorputz bati ondoz ondo indar desberdinak aplikatzean lorturiko emaitzak azaltzen dira alboko taulan. Indar horietako emaitza modura, gorputza higidura zuen uniformeki azeleratuaz desplazatzen da. Ikus sorturiko azelerazioa desberdina dela kasu bakoitzean. […]

  • Newton-en lehenengo legea edo inertziaren legea

    21 otsaila, 2007

    Autobusean nahiz trenean goazenean, bada ezpada euskarri bati ondo eutsita joatea komeni dela ederki asko dakigu. Izan ere, autobusa balaztatzean gure gorputza aurrerantz doala badakigu; alegia, gure gorputzak duen jokabidea balaztei eragiterakoan, eragindako indarraren aurka higitzea da. Gauza bera gertatzen zaigu autobusa abiatzen denean. Kasu honetan motorrak aurrerantz egiten duen indarrari oposatzeko joera izaten dugu, […]


 
Powered by Wordpress and MySQL. Theme by Shlomi Noach, openark.org